Basque Health Cluster-a Dusseldorfeko MEDICA azokan izango da
Basque Health Cluster-a (Osasun sektoreko euskal enpresen elkartea) munduko medikuntza-sektoreko azoka nagusira joango da Euskadiko 12 erakunderekin batera.
BIC Bizkaia, BIC Gipuzkoa eta Invest in Basque Country-SPRI erakundeek, Fagor Healthcare, Fesia Technology, Gogoa, INYBI, Osasen Sensores eta Reiner Medical enpresek, Tecnalia eta IK4 Research Alliance teknologi zentroek eta Euskal Herriko Unibertsitateak beren gaitasunak, produktuen azken garapenak eta Euskadik eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dituzte azoka-esparruko 16. pabilioiko B31 erakustoki taldekatuan.
Nazioarteko medikuntza-industriaren elkargune horretaz baliatuz, azaroaren 13an –asteartea–, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez andreak “Basque Country opportunities for the Medical Device sector” (euskaraz, Euskadik medikuntza-gailuen sektorerako eskaintzen dituen aukerak) izeneko jardunaldiari hasiera emango dio. Jardunaldi hori Dusseldorfeko CCD Süd Biltzar Zentroko 2. solairuko 28. aretoan izango da, 11:00etatik aurrera, hain zuzen, euskal ekosistemak medikuntza-gailuen sektoreko enpresak garatzeko aukera anitz eskaintzen dituen lurraldea dela jakinarazteko.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.