BDIH
erabilera-kasuak 28 abendua, 2021

Achilles plataforma bidezko industria komunikazioen sendotasun-testa

Savvy Data Systems
Savvy Data Systems

Savvy Data Systems inguru industrialetarako datu ingeniaritza eta datu analisia egiten duen enpresa bat da. Hamarkada bat baino gehiago daramate arlo honetan lanean, ezarpen askotan lan egin dute, dagoeneko 600 lantegi baino gehiagotan eta proiektua hazten ari da. Duela 6 urte, operatzen duen sektore askotan makina-erramintako fabrikatzaile liderra den Danobatgroup-en partaide dira, gainera oso indartsua eta ezaguna da estatu mailan.

Savvy Data Systems -en bideoan zehatz-mehatz ikusiko duzu nola zibersegurtasunaren arloan espezializatutako agenteekin lankidetzan aritzeko beharra zeukaten. Bere espezializazio-arloak, makina-erremintaren eta ekipo-ondasunen fabrikatzaileei IIoT (Industrial Internet of Things) soluzioak emateak, zibersegurtasunaren esparruan oso zorrotzak diren merkatuetan lan egitea eta soluzio estandarizatuak eta digitalki seguruak izatea eskatzen du.

Beharra:

Bere plataformaren elementuak dagoeneko ISO 15408-an eta Common Criterian  zertifikatu zituzten duela urte batzuk baina ez da inguru industrialetarako elektronikari buruzko ziurtagiri espezifiko bat, eta hau baloratzea garrantzitsua zen beraientzat. Ikerlanen Achilles plataformaren bidez test batzuk egin zituzten, bere gailuari frogak egiten hainbat hilabete egon ziren eta emaitzak oso onak izan ziren.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Programazio informatikoa

Enpresaren tamaina: PYME
Sektorea: Programazio informatikoko jarduerak
Lokalizazioa: Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Soluzio estandarizatuak eta digitalki seguruak izatea
  • Zibersegurtasunaren arloan oso zorrotzak diren merkatuetan jardutea

Sartutako teknologia berriak:

  • IIoT (Industrial Internet of Things)
  • Big Data - Cloud-Datuak biltegiratzea

Lotutako albisteak

Soldadura  aurreratuko  makinetarako  kontrolagailuen  garapena
02/04/2025 BDIH

Soldadura aurreratuko makinetarako kontrolagailuen garapena

Berkoa Elgoibarren kokatutako enpresa industriala da eta 14 profesionalek osatzen dute. Makineria industrialaren fabrikazioan eta retrofitting-ean espezializatuta dago prozesuaren fase guztietan, hasierako diseinutik martxan jartzeko momentura arte.

Bin-picking  teknologia  pieza  metalikoen  posizionamendurako
21/02/2025 BDIH

Bin-picking teknologia pieza metalikoen posizionamendurako

Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.

Hariztatzeko  erreminten  estalduren  hobekuntza
28/01/2025 BDIH

Hariztatzeko erreminten estalduren hobekuntza

Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.

Altzairu  herdoilgaitzak  koloratzeko  teknika  berriak
07/01/2025 BDIH

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak

In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.

Hidrosolidifikazio  bidezko  piezen  fabrikazioa
07/11/2024 BDIH

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa

Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Tren  oheak  marruskadura-soldaduraren  bidez  fabrikatzea
17/10/2024 BDIH

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea

Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.

Ahultasunen  monitorizazioa  zibersegurtasun  plataformarako
03/10/2024 BDIH

Ahultasunen monitorizazioa zibersegurtasun plataformarako

Orbik Cybersecurity 2023an agertutako enpresa bat da, Ikerlaneko zibersegurtasun arloaren hazkundearen ondorioz sortua. Jaio zenetik, bere helburua industria-sektoreari kanpoko zigilu bat eskaintzea izan da, bere produktuak ziberseguruak direla ziurtatzeko, nazioarteko zibersegurtasun-arau zorrotzenen arabera.

Fabrikazio  aurreratuko  prozesuetarako  metrologia-softwarea
16/09/2024 BDIH

Fabrikazio aurreratuko prozesuetarako metrologia-softwarea

Asociación Innovaliaren lankidetza estuarekin, ONA Electroerosión enpresa bizkaitarrak eboluzionatu eta hobetu ahal izan ditu fabrikazio aurreratuko prozesuak. M3MH software aktiboaren bidez, beren makinetan metrologia-sistema bat sartzeko aukera izan dute. Sistema horrek, makinan bertan neurketa egiteaz gain, piezak lerrokatzen ere laguntzen du.

Indart3Dk  material  berriak  gehitu  ditu  3D  inprimaketa-prozesuetan
11/07/2024 BDIH

Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan

Indart3D kooperatiba Irunen dago, eta azken belaunaldiko 3D inprimagailuak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu. Gipuzkoako enpresa honek moduluak eta teknologiak konbinatzen ditu proiektu bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko, eta BDIH Konexiori esker, material metaliko eta zeramiko berrien azterketan eta analisian sakondu ahal izan du, medikuntza edo automozioa bezalako sektoreek eskatzen dituzten...

Material  konposatuen  zulaketa  one-shot  tresnekin
27/06/2024 BDIH

Material konposatuen zulaketa one-shot tresnekin

Zubiola 1966an Azpeitian sortutako enpresa da, eta ia sei hamarkadatan benetako bidaia teknologikoa egin du. Altzarigintzarako makineriaren fabrikazioari ekin ondoren, gaur egun enpresaren negozio gehiena automobilgintzaren eta aeronautikaren sektoreetan dago, diamante polikristalinozko tresnen fabrikazioaren bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.