BDIH
Albisteak 25 maiatza, 2022

Ezagutu BDIHren aktiboak: Osagai industrialetarako PVD estaldurak ekoizteko lerro pilotua

Teknikerrek BDIHren bitartez euskal enpresei PVD Teknologien bidez osagai plastiko eta mekanikoetarako estaldurak garatzeko aukera eskaintzen die, baita aplikazio industrialaren arabera propietate desberdinak dituzten eguzki-kolektoreak ere.

Teknikerrek BDIHren bitartez euskal enpresei Lurrun-faseko Deposizio Fisikoko Teknologien (PVD) bidez osagai plastiko eta mekanikoetarako estaldurak garatzeko aukera eskaintzen die, baita aplikazio industrialaren arabera propietate desberdinak dituzten eguzki-kolektoreak ere.

Aktibo honen bitartez, enpresek hainbat motatako estaldurak egin ditzakete: plastikozko osagaietarako estaldura metaliko apaingarriak; osagai mekanikoetarako estaldura tribologikoak eta eguzki-kolektore eta islatzaileetarako estaldura selektiboak. Era berean, enpresek Teknikerren lerro pilotuak arku- eta sputtering-teknologien bidez estaldura funtzionalak fabrikatzeko erabil ditzakete.

Erabilera-kasua

Bronymec-ek Fabrikazio Gehigarriko gunearen aktibo hori erabili du prozesatu osteko eremuan, marruskadurarekiko erresistentzian eta estaldura funtzionalen higaduran ikertzeko, eta azalera mugikorrekin elkarreragin handia duten aplikazio tribologikoetarako erabilgarria dela aditzera emanez.

Bronymec 1995ean sortutako enpresa da,  polimeroen eta konpositeen banaketan eta mekanizazioan diharduena. Proiektu honen bidez, enpresak mekanizaziotik haratago joatea erabaki du, fabrikazio gehigarrirako aplikazioetara irekiz.

Ezin duzu galdu Bronymec-en bideoa, non Ander Cristóbal Etxebarria gerenteak eta Amaia de Castro ingeniariak erabilera kasu honi buruzko xehetasun guztiak eta lortutako onurak azaltzen dituzten.

 

Lotutako albisteak

Imanol  Pradales  Lehendakariak  etorkizuneko  abiazioa  bultzatuko  duen  ITP  Aero  zentro  berria  inauguratu  du
27/02/2025 I+G+B

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du

Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin

Ecenarro,  hotzeko  estanpazio  adimenduna  garatzen  duen  kooperatiba
03/02/2025 BDIH

Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba

Bergarako enpresak 50 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programarako.

BDIH  Konexioa  programak  euskal  industriaren  berrikuntza  digitala  eta  jasangarritasuna  sustatzen  ditu  eta  BDIHk  eskaintzen  duen  adituen  laguntzarako,  aktiboetarako  eta  zerbitzuetarako  sarbidea  errazten  du
16/05/2024 BDIH

BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du

SPRI Taldeak BDIH Konexioaren deialdi berri bat jarriko du abian maiatzaren 21ean. 1,4 milioi euro bideratuko ditu euskal industriaren berrikuntza-prozesuak bermeekin azeleratuko dituzten proiektuak finantzatzeko. Enpresek BDIHren edo Europako DIH jakin batzuen aditu-laguntza izango dute eta beraien ezagutza, azpiegiturak eta teknologiak jarriko dituzte enpresen esku, haien proiektu digital eta jasangarriak...

BDIH  Konexio  programan  sartzeko  eskaerak  %18  igo  dira  2023an
08/05/2024 BDIH

BDIH Konexio programan sartzeko eskaerak %18 igo dira 2023an

BDIH Konexio programa inoiz baino eskaera gehiagorekin indartu da 2023an, material aurreratuen eta makina adimendunen nodoek bultzatuta.

Madit  Metalek  material  metalikoak  erabiltzen  ditu  industriarako  piezak  egiteko
20/03/2024 Ekintzailetza

Madit Metalek material metalikoak erabiltzen ditu industriarako piezak egiteko

Titanioa edo inconela txertatu dituzte bere metalezko 3D inprimaketako ekipoetan, emaitza ezin hobeak lortuz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.