
Hariztatzeko erreminten estalduren hobekuntza

Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza…) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da. Gaur egun 53 langilek osatzen dute eta enpresa esportatzailea da, izan ere, bere ekoizpenaren % 80 esportatzen du. Heroslamen lehiarako abantaila nagusietako bat estaldurak barnean fabrikatzen dituela da, baita etengabeko ikerketa-lanak egiten dituela piezen kalitatea eta, ondorioz, iraunkortasuna hobetzeko.
Beharra:
Heroslamek tratamendu termikoko instalazioak ditu, eta bertan estaldura bereziak garatzen ditu, hariztatzeko erreminten errendimendua eta iraunkortasuna nabarmen hobetzen dituztenak. BDIH Konexioren eta Tekniker zentro teknologikoaren laguntzaren bidez, enpresa honek bere estaldura garantzitsunetako bati (GOGOR izenekoa) buruzko proba tribologikoak eta analisi metalografikoak egin ahal izan ditu. Saiakuntza-banku espezializatu bat erabiltzeak estaldura hauoptimizatzeko beharrari aurre egiteko aukera eman dio Heroslami, eta, horrela, merkatu-kuota handitu du, batez ere sektore aeronautikoan.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Hariztatzeko tresnerako estaldurak
Sektorea: Tresnen fabrikazioa
Lokalizazioa: Gallarta (Bizkaia)
Konponbidearen onurak:
- GOGOR estalduraren hobekuntza
- Bideragarritasun-gehikuntza honi buruzko feedback
- Sektore aeronautikorantz dibersifikatzeko aukera
- Salmenta-kopuruaren igoera
Sartutako teknologia berriak:
- Tratamendu termiko optimizatuak
- PVD estalduretarako lerro pilotua
- Materialen karakterizazio tribologikorako plataforma
Lotutako albisteak

Bin-picking teknologia pieza metalikoen posizionamendurako
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.

Ahultasunen monitorizazioa zibersegurtasun plataformarako
Orbik Cybersecurity 2023an agertutako enpresa bat da, Ikerlaneko zibersegurtasun arloaren hazkundearen ondorioz sortua. Jaio zenetik, bere helburua industria-sektoreari kanpoko zigilu bat eskaintzea izan da, bere produktuak ziberseguruak direla ziurtatzeko, nazioarteko zibersegurtasun-arau zorrotzenen arabera.