
MJF teknologiaren bidez fabrikatutako piezen gainazaleko aldaketen bideragarritasun-azterketa

Bronymec 1995ean sortutako enpresa da, polimeroen eta konpositeen banaketan eta mekanizazioan diharduena. Sektore ugaritara jotzen du, hala nola trenbide-sektorera, energiara, makina-erremintara, elikagai-sektorera, farmara. Proiektu honen bidez, enpresak mekanizaziotik haratago joatea erabaki du, fabrikazio gehigarrirako aplikazioetara irekiz
Beharra:
Enpresarentzat fabrikazio gehigarriko teknologia egokia aurkitzea, aurrerapen handiko une batean prozesatu ondoko eremuan kokatzeko.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Prozesatu ondokoa
Sektorea: Prozesatu ondokoa
Lokalizazioa: Elgoibar (Gipuzkoa)
Konponbidearen onurak:
- Diseinu-askatasuna
- Marruskadura- eta higadura-aplikazioetarako erresistentzia handiagoa
- Fabrikagarritasuna
Sartutako teknologia berriak:
- Multijet-fusion teknologiak
- PVD estaldurak
Lotutako albisteak

Bin-picking teknologia pieza metalikoen posizionamendurako
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.

Hariztatzeko erreminten estalduren hobekuntza
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.

Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.