CLCIRCULAR denbora errealeko monitorizazio-zerbitzu bat da, garraioan edo biltegiratzean produktu galkorrak non eta nola dauden jakiteko eta, horrela, arazoak eta galerak prebenitzeko. Bere ekonomia zirkularreko ereduari esker bezeroen arteko konfidentzialitatea bermatzen duen soluzio eskuragarria eskaintzen du.
CLCIRCULAR-en bideoan zeukaten beharra eta planteatutako soluzioa zehatz-mehatz ikusiko dituzu. Bezeroei distantzia luzeko garraioan zituzten galerak murrizteari eta, horrela, elikagaiak bezalako produktu asko alferrik ez galtzeari aurre egin behar zioten eta planteatutako konponbidea denbora errealeko merkantzien monitorizazio-sistema batean oinarritzen da IoT, Big Data eta blockchain bezalako teknologiak aplikatuz.
Bezeroei distantzia luzeko garraioan dituzten galerak murrizten lagundu elikagaiak bezalako produktu asko alferrik ez galtzeko. Gaur egun, denbora errealeko monitorizazioa balio erantsi handiko produktuetan bakarrik erabiltzen da. Beharrezkoa da eskuragarria izatea eta produktu gehiagotan erabili ahal izatea, hala nola fruta eta barazkietan eta merkeagoak diren beste produktu batzuetan.
Neurtzeko, egiaztatzeko eta nabigatzeko tresna eta aparatuen fabrikazioa
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.