BDIH Berrikuntza
Albisteak 8 maiatza, 2024

BDIH Konexio programan sartzeko eskaerak %18 igo dira 2023an

BDIH Konexio programa inoiz baino eskaera gehiagorekin indartu da 2023an, material aurreratuen eta makina adimendunen nodoek bultzatuta.

BDIH Konexio programak 125 eskaera jaso ditu  2023an. Zenbaki honekin, 366 proiektu aurkeztu dira guztira programa hasi zenetik 2020an. Milioi bat euro inguruko aurrekontuarekin, amaitu berri den ikasturtean eskabide horietako 86ri laguntza ekonomikoa eskaini ahal izan zaie, eskaera bakoitzeko 11.539 €-ko batez besteko zenbatekoarekin. Bi eskaera bakarrik ukatu dira puntuazio eskasagatik, eta gainerakoak ukatu egin dira aurrekontua agortu delako. Horrek erakusten du euskal enpresen artean interes handia dagoela BDIHren esperimentazio eta testatze-azpiegitura probatzeko.

Nodoen arteko banaketari dagokionez, material aurreratuena izan da hirugarren urtez jarraian proiektu gehien bildu dituena, 29 guztira. Era berean, makina adimendunen eta konektatuen nodoarekin lotutako proiektuak nabarmen ugaritu dira, 2021ean 8 izatetik 2023an 21 izatera igaro baitira, eta horrek agerian uzten du digitalizazioak gero eta garrantzi handiagoa duela prozesu industrialetan. Nabarmentzekoa da, halaber, gailu medikoen eta osasun digitalaren nodoan kokatutako proiektuen kopuruak etengabe egin duela gora, eta azken ekitaldian ia aurreko bi urteetan adina eskaera onartu direla.

 

Zifra hauek erakusten dute euskal industriak berrikuntzaren eta lankidetzaren aldeko apustua egiten duela, garapen teknologiko handiko sektoreetan lehiakortasunari eusteko bide nagusi gisa. Guztira, 72 euskal enpresak jaso dute BDIH Konexio programaren onura. Programa horrek, aktibo teknologikoak bere zerbitzura jartzeaz gain, proiektu berritzaileak bermeekin garatzeko finantzaketa ere ematen du. Zifra hori aurreko ekitaldikoa baino pixka bat handiagoa da, 70 enpresari eman baitzitzaien arreta, baina daturik nabarmenena da %76 enpresa txiki eta ertain espezializatuak direla, eta Konexiok lagundu diela negozioa dibertsifikatzen, merkatu berrietara sartzen edo ingurune digital eta iraunkor batean eboluzionatzen.

 

BDIHk dituen 250 aktibo teknologiko baino gehiagoren artean, 2023an nabarmentzekoa da Lortek enpresaren elkarketa aurreratuak aztertzeko planta pilotua, produktu berriak garatzeko soldadura-prozesu edo teknologia desberdinak probatzeko aukera ematen diena euskal enpresei. Aktibo hori material aurreratuen nodoari dagokio eta azken deialdian zazpi proiektu babestu ditu. Guztira 17 aktibok parte hartu dute bi proiektutan edo gehiagotan 2023an, eta horien artean aipatzekoak dira, halaber, Mondragon Unibertsitateko osagai kritikoen mekanizazio-zelula, bost aldiz erabilia, edo Azterlan enpresaren karakterizazio metalurgikoko sistema aurreratuak.

 

BDIH Konexio programak hazten jarraitzen du, eta enpresa eta proiektu berriak erakartzen urtez urte. SPRI Taldetik badakigu oso garrantzitsua dela berrikuntza eta teknologia aurreratua euskal enpresetara hurbiltzea, batez ere ETEetara. Hori dela eta, BDIH Konexiok laguntza-programa garatzen jarraituko dugu 2024an zehar.

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.