BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du
Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 21ean hasi eta urriaren 15ean amaituko da.
2020ko lehen ediziotik, BDIH Konexioa dirulaguntzen programak enpresa gehiago erakarri ditu urtetik urtera eta deialdi honetako aurrekontua 1,4 milioi eurokoa izango da. Hala, eskaera guztiei erantzutea espero da. Euskal industriak apustu argia egiten du berrikuntzaren alde eta SPRI Taldeak enpresei laguntzen die Industria Adimendunaren bide horretan.
Prozesu hori sustatzeko, Euskadiko enpresa industrialek 20.000 euro izango dituzte beren proiektuak finantzatzeko, hainbat sektoretan adituak diren aktiboen laguntzarekin. Programa honen helburua argia da: euskal enpresen lehiakortasuna handitzea teknologiaren bidez, produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetu ahal izateko.
BDIH Konexioari esker beraien sektorean nabarmentzen diren enpresak
Enpresa askok diote BDIH Konexioaren dirulaguntzei esker beren produktuetan bilakaera izatea lortu dutela eta merkatu global lehiakorrean indartsu bihurtu direla. Hainbat sektoretako enpresak dira: osasunarekin lotutakoak, medikuntzako ikerketakoak, automobilgintzakoak, diseinu industrialekoak, tresnen fabrikaziokoak, fluxuen ingeniaritzakoak, piezen fabrikaziokoak… Berrikuntzan ibilbide luzea duten enpresak zein urte gutxiko esperientzia duten startupak dira.
HRE Hidraulic-en adibidea da berrikuntzarekiko konpromiso luzea duten enpresetako bat. Enpresa ingeniaritzako proiektuetan dago espezializatuta, industriako fluxuen arloan. Sektore asko hartzen ditu barne eta BDIH Konexioaren laguntzari esker, proiektu bat sustatu ahal izan du mekanizazioko tresnak hozteko hozte kriogenikoa aplikatzeko eta bere bizia luzatzeko.
Waixo enpresak 6 urte daramatza ehunetako inprimatzeen sektorean. Une honetan 50 ehun pertsonalizagarri eskaintzen dituzte gainean inprimatzeko eta BDIH Konexioari esker proiektu bati ekin diote ehun horiei hirugarren dimentsioa emateko 3D inprimagailuarekin. Ziur daude I+G ezinbestekoa dela beraien enpresa-proiektuan.
Bi adibide baino ez dira, baina euskal industriak berrikuntzaren eta lankidetzaren alde egiten duen apustua erakusten dute, horiek baitira garapen teknologiko handiko sektoreetan lehiakortasuna mantentzeko bide nagusiak.
Euskal industriak berrikuntzarekiko duen konpromisoa handitu egin da urtetik urtera
2023ko deialdiak euskal enpresen 125 eskaera jaso zituen eta milioi bat euro ingururekin 86 proiektu finantzatu dira, 11.539 euroko batez bestekoarekin bakoitza. 2020an lehen deialdia egin zenetik, igo egin da urtero eskaeren kopurua, hortaz, aurten, deialdiak aurrekontu handiagoa izango du: 1,4 milioi euro.
Hirugarren urtez jarraian, aurreko deialdian Material aurreratuen nodoa izan zen proiektu gehien bildu zituena: 29. Makina adimendunekin eta konektatuekin lotutako proiektuak hirukoiztu egin dira ia bi urtetan, eta aurreko edizioan 21 proiektutara iritsi ziren. Datu horiek argi eta garbi erakusten dute euskal industriak apustu handia egin duela industriako prozesuen digitalizazioaren alde.
BDIH Konexioaren finantzaketa aprobetxatu nahi duzu berrikuntzan jauzi egiteko?
Lehen urratsa da zure enpresak BDIHk ase ditzakeen zer behar teknologiko dituen hautematea.
BDIHk 8 nodo ditu, bere teknologiaren eta gaitasunen bitartez euskal enpresak eraldatzeko:
- Robotika malgua: automatizazioaren erronkei aurre egiteko esperimentazioa.
- Fabrikazio aditiboa: prozesuaren fase guztietan baliozkotzea.
- Zibersegurtasuna: probak, operazioen simulazioa eta zibersegurtasuneko entrenamenduak egiteko ingurune errealak.
- Makina adimendun eta konektatuak: ziurtagiri digitala duten soluzio aurreratuen entsegua.
- Material aurreratuak: funtzio berriak eta lotutako prozesuak igotzea.
- Sare elektriko digitalak: trantsizio energetikorako sareen digitalizazioa.
- Gailu medikoak eta osasun digitala: aplikazio eta gailu berriak diagnostikatzeko eta garatzeko digitalizazioa.
Teknologiaren laguntzarekin jauzi garrantzitsua egin dezakezun arloa identifikatutakoan, BDIHren aktiboen bidez teknologia probatu ahal izango duzu inbertitu aurretik. Zure prozesu eta produktuak hobetzeko eskain diezazukeena ezagutu eta egiaztatu dezakezu.
Laguntzaile aditu batekin berritzeak dituen abantailak
BDIH Konexioaren bidez proiektuak finantzatu dituzten 300 enpresa baino gehiagoren esperientziak oso desberdinak izan dira, baina ia denek dute zerbait komunean: prozesuei ekiteko hasierako finantzaketaren bultzada izan dute eta BDIHren laguntza integrala jaso dute, bestela ez luke emaitza hori lortuko. Aholkularitza pertsonalizatua izatea eta probak egiteko eta teknologia baliozkotzeko aktiboen azpiegiturak erabiltzeko aukera izatea dira Industria Adimendunaren erronkei aurre egiteko enpresak urrats sendoak egitera bultzatzen dituzten elementuak.
Euskadiko industria-enpresa bat baldin bada zurea, eta jauzi berritzailea egin ahal izateko teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu nahi badituzu, aprobetxa ezazu BDIH Konexioaren bidez proiektua finantzatzeko aukera eta eska ezazu dirulaguntza urriaren 15a baino lehen.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua