BEC izango da Europako industria adimendunaren topagunea azaroan
Euskadi izango da azaroan Europako industriaren eta ETEen topagunea. Basque Open Industry topaketa, euskal industria adimendunaren topaketarik handiena, azaroaren 13an eta 14an izango da Bilbao Exhibition Centreen (BEC), eta dagoeneko zabaldu ditu bere izen-emateak. Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemaren heldutasuna erakutsiko du, Europako punta-puntako eskualdeen artean nabarmentzen baita. Topaketa, Basque Industry 4.0-ren erreleboa, nazioartera zabaldu da aurten, European SME Week 2023ren barruan sartu baita. Horrek lehen mailako beste bi ekitaldi ere barne hartuko ditu.
Alde batetik, Enterprise Europe Network-en (EEN) urteroko konferentzia egingo da. Euskadi hasieratik da Europako mila ordezkari biltzen dituen erakunde horren partaide. Bestalde, SME Assembly-k Europako enpresa txiki eta ertainak (ETE) bilduko ditu aste horretan bertan, Bilbo egoitza gisa aukeratu duen urtean behingo topaketan.
Astea Basque Open Industry jardunaldiarekin hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu du SPRI Taldearen bitartez, eta Basque Industry 4.0-ren edizio berritua da. Ekimenak Euskal industria adimendunaren ikuspegi orokorra eta nazioarteko proiekzioa du.
Profil profesional eta sektore guztientzat da jardunaldia, baita abangoardiako teknologien inguruko talentua erakarri eta garatzeko interesa duten guztientzat ere. Estrategia, iritzi, teknologia eta esperientziak bateratzea du helburu, baita ekoizpen-oinarriko ezagutza teknologikoa duen talentuaren eta manufaktura aurreratuko euskal ekosistemaren inguruko harremanak sustatzea ere. Horretarako, egitarauak hitzaldiak, mahai-inguruak eta lantegi praktikoak jasoko ditu.
Edizio berri honek aurreko Basque Industry 4.0-an, 2019an, bildutako arrakastari eutsi nahi dio, 1.880 parte-hartzaile, 130 erakusketari eta ehun hizlari izan zituelarik. Ildo horretatik, aurten, berrikuntza gisa, 15.000 m2-ko erakusketa-gunea izango du eta, bertan, 150 erakusketari baino gehiago egotea espero da; horien artean, startupak, Euskal Zentro Teknologikoen Sareko kideak eta Basque Cybersecurity Center (BCSC), Basque Research & Technology Alliance (BRTA), Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa (BAIC) eta Basque Digital Innovation Hub (BDIH) bezalako erakundeak egongo dira.
Erakusketak aukera emango du guzti horien nobedadeak hobeto ezagutzeko eta merkataritza-bideak irekitzeko. Besteak beste, erakusketa-eremuak sektoreko teknologien azken joerak erakutsiko ditu prozesu industrialak optimizatzeko, hala nola, errealitate areagotua, big data, zibersegurtasuna eta robotika kolaboratiboa.
Basque Open Industry ekimenak diziplina anitzeko bokazioa du, eta aberastasun-gunea izatea bilatuko du, manufaktura aurreratuko azken joeren eta sektorean sortzen ari diren aplikazioen zuzeneko behatokia. Programan zehar, hainbat gai jorratuko ditu, adibidez: ingurumen-/energia-trantsizioa eta trantsizio teknologiko eta digitala, ekoizpen-industriarako ikuspegi estrategikoa, zibersegurtasun eta digitalizazio jasangarriko irtenbideak, adimen artifizialaren aukerak, eta talentua eta nazioartekotzea.
Hemen da etorkizuneko industria, zain gaituzu Basque Open Industry-n. Euskal produkzio-sarea indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten finkapena aurkezten duen topaketa. Izen-emateko epea zabalik dago.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.