Berrikuntza Finantziazioa
Albisteak 26 ekaina, 2019

Berrikuntzarako Europako laguntza berriak eskuratzeko giltzarriak

SPRI Taldeak eta Estatuko CDTI agentziak antolatutako jardunaldi batean hainbat pista eman dira “Europako Berrikuntza Kontseilua” (EIC) programa pilotuaren laguntzak eskuratzeko

SPRI Taldeak eta Estatuko CDTI agentziak antolatutako jardunaldi batean hainbat pista eman dira “Europako Berrikuntza Kontseilua” (EIC) programa pilotuaren laguntzak eskuratzeko

“Berrikuntzako programa pilotu berriarekin (EIC) Europako Batzordeak berritzaileei lagundu nahi die, ideia sortzen den unetik merkatura zabaldu arte”, dio CDTIko Luis Guerrak.

Ebaluatzaileek “20 enpresa ikusiko dituzte astebetean eta, beraz, garrantzitsua da arrastoa uztea, zuetaz oroitu daitezen, eta ez dezazuela ahaztu ongi justifikatzea zergatik merezi duzuen laguntza publikoa

 

Basque Entreprise Europe Network partzuergoak (non intregratuta dauden enpresen garapenerako euskal agentzia, SPRI Taldea, Innobasque eta Beaz) eta CDTIk antolatutako jardunaldi batean aurkeztu dira Europako Berrikuntza Kontseilua (EIC) –Europar Batasunaren instrumentu berria, berrikuntza arloko laguntza guztiak erakunde batean biltzeko– eta bere programetako  berritasunak (Pathfinder eta Accelerator). Uste da 1.000 bat proiektu babestuko direla hemendik eta 2020ra arte.

 

“Berrikuntzako programa pilotu berriarekin (EIC) Europako Batzordeak berritzaileei lagundu nahi die ideia sortzen den unetik merkatura zabaldu arte. Bilatu nahi dira I+G handiko teknologiak, merkatura iristeko inbertsio handia behar dutenak, eta garatzeko potentziala duten arrisku handiko proiektuak”, adierazi du Estatuko CDTI berrikuntza agentziako Luis Guerrak.

 

Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendari Iosu Madariagak eman dio hasiera jardunaldiari, gogora ekarriz 2014tik hona euskal enpresek 507 milioi euroko laguntzak lortu dituztela Horizontea 2020 programatik, hots,  ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko Europako programa publiko handienetik (80.000 euroko aurrekontua du).

 

Madariagak azpimarratu du parte hartu behar dela Europako I+G+B programetan, “ez bakarrik funtsak lortzeko, baina baita ere beste enpresa batzuekin lankidetzak sortzeko”. Euskal enpresak animatu ditu horrelako laguntza deialdietan parte hartzera.

 

Estatuko CDTI berrikuntza agentziako Luis Guerrak ezagutzera eman ditu Europako berrikuntzako programa pilotu berriaren ezaugarriak, 2.000 milioi euroko aurrekontua duelarik 2019 eta 2020 urteetarako.

 

Accelerator programari buruz berritasun bezala esan du bakarkako proiektuak direla: “milioi erdi eta 2,5 milioi arteko dirulaguntzak (inbertsioaren %70), 15 milioirainoko kapitala (%25). Baina bakarrik dirulaguntzak eskatzen badira, ondo azaldu behar da nola lortzen den inbertsiorako kapitala”.

 

Guerrak esan du aurkezten diren enpresen %10ek lehen fasea gainditzen dutela eta gero “elkarrizketa bat egiten dute[la] Bruselan, non proiektu bakoitzeko gehienez hiru pertsonak aukera baitute proiektua aurkezteko 10 minutuz, ondoren galderak erantzuteko 20 minutuz”.

 

CDTIko ordezkariak argitasunak eman ditu Europako laguntzak eskatzeko orriari buruz, esanez argitu behar dela bertan “kapitala eskatzen den ala ez, produktuari edo zerbitzuari buruzko azalpen guztiek datuetan oinarrituta egon behar dute, proiektuak dauzkan arriskuak ere aipatu behar dira, eta baita ere zertan oinarritzen zareten proiektua egingarria dela pentsatzeko”.

 

Luis Guerrak azpimarratu duenez, ebaluatzaileek “20 enpresa ikusiko dituzte astebetean; beraz, garrantzitsua da arrastoa uztea zuetaz oroitu daitezen, eta ez ahaztu ongi justifikatzea zergatik merezi duzuen laguntza publikoa”. Orobat esan du ebaluatzaileek pentsatu behar dutela “proiektu eskalagarri bat izango zaretela finantzaketa gap batekin, merkatu handi bat daukazuela eta gaitasun handiko lantaldea eta enpresa zaretela”.

 

SPRI Taldeko laguntzak

SPRI Taldeko Arturo Antonek hizpide hartu du Entreprise Europe Network, ETEei nazioartekotzen laguntzeko munduko sare handiena, 2008an sortua eta 600dik gora antolakunde biltzen dituena 67 herrialdetan. Euskadin bere baitan daude SPRI, Innobasque, BEAZ eta hiru merkataritza ganberak. Eskaintzen diren zerbitzuak dira nazioarteko bazkideak bilatzea, berrikuntzarako laguntza eskaintzea, eta aholkularitza ematea nazioartean hazteko. “Enpresoi zuen proposamenekin laguntzeko gaude”, esan du.

 

Hasten Ventures erakundeko Unai Zorriquetak azaldu du CDTIk talde bat sortu duela elkarrizketak prestatzeko eta arrakasta handiagoa izateko Bruselan egingo den elkarrizketa erabakigarrian. Esan du 69 proiektuk hartu dutela parte elkarrizketa simulakro horietan. “%50ek finantzaketa jaso dute. Gatibatzen duena mezua da, jartzen duzuen pasioa”.

 

“Guk, prestakuntza taldean, proposatzen diguzuena baieztatzen dugu, dagoeneko aztertuta zaudetelako. Frogatu behar duzue baduzuela konponbide bat arazo zehatz batentzat, negozio-eredu sendoa eta dirua sortzeko aukera argiak”.

 

Zorriquetak esan du lantaldea dela elkarrizketako elementu garrantzitsuena: “gai izan behar du proiektua aurrera eramateko, jabetzarekin lerrokatua egon behar du”, eta azaldu zein den enpresaren jatorria edo teknologian egin beharreko inbertsioa.

 

Jardunaldian azaldu dira horrelako laguntzak jaso dituzten bi enpresaren kasuak. Laguntzaile digitalak eskaintzen dituen Sherpa Europa enpresako Iker Vélez de Mendizabalek esan du bost saiakeraren ostean lortu zuela laguntza eta aholkularitza baten babesa funtsezkoa izan zela arrakasta izateko. “Mezu argiak eman behar dira, ongi landutako zenbakiak eta plan komertzial zehatza”.

 

Smiley Owl enpresako Ricardo Veak azpimarratu du “laugarren saiakeran” lortu zutela laguntza, eta bat etorri da esatean zenbakiek ongi landuta egon behar dutela eta “lantaldea funtsezkoa dela”.

Lotutako albisteak

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.