Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Betielek eguzki-plakak instalatzen dituen enpresa da, eta Iurretan (Bizkaia) kokatuta. Industria-sektoreetan eta administrazio publikoan bezeroekin, partikularrekin ere egiten du lan, neurri txikiagoan. Zehazki, instalazio elektriko konbentzionalak eta energia berriztagarrietakoak (fotovoltaikoa eta aerotermia) gauzatzen ditu.
Bizkaiko enpresak gauzatu dituen proiektu nabarmenenak dira, adibidez, Berrizko Udalerako autokontsumo partekatuko instalazioak, guztira 270 Kwn-koak, eta Ourenseko GAESA enpresarako 400 Kwn-ko eguzki-instalazioa. Instalazio elektrikoei dagokienez, Durangoko Ezkurdi pilotalekuaren instalazio berritu da eta ibilgailu elektrikorako kargagailuak berritu dituzte berriki Bilboko TAOrako eta Gipuzkoako Gureak enpresarako. “Araban 900 kW-eko eguzki-instalazio bat instalatzea eta Bizkaian kirol-gune bateko instalazio elektrikoa eta obra zibila gauzatzea aurreikusten dugu”, adierazi du Esther Expósito Marantek, Betielekeko administrazio- eta kalitate-arduradunak.
Duela gutxi, Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazinnova programaren bidez. Lehen lankidetza honetan, droneen erabilera negozio-arloan integratu da, haien zerbitzuen artean eskaintza zabalagoa izateko. “Drone bidezko hegaldiei dagokienez, merkatuaren beharren ikuspegi globalago bat izatea ahalbidetu digu, eta orain aukera berriak aztertu nahi ditugu gure zerbitzua hobeto eskaini ahal izateko”, adierazi du Betielekeko arduradunak.
Betielek gaur egun 16 langile ditu, hurrengo hilabetetan hedatzeko asmoarekin. Etorkizunari begira, enpresaren helburu nagusia da “Durangaldean finkatzea eta dagoeneko gurekin lan egiten duten bezeroak fidelizatzen jarraitzea, negozioaren etengabeko garapena alde batera utzi gabe, hobetzeko eta gure bezeroei soluziorik onenak eta puntakoenak eskaintzeko”, amaitu du Esther Expósitok.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Lancor, altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan Europako liderra
Abanto-Zierbenako enpresak SPRI Taldearen Gaitasun Digital Profesionalen programako laguntza jaso du eta esportaziorako produktu propioak garatzearen aldeko apustua egiten du.

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra
Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

Ormazabalek 20 milioi inbertitu ditu Igorreko lantegian bere industria ahalmena handitzeko
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Mercanza: “Bezeroa bere datuen ustiapenean espezializatua bihurtzen dugu”
Enpresak eraldaketa digital tradizionala gaindituz soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, enpresen eraginkortasuna eta produktibitatea bultzatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.