I+G arloko euskal enpresa eta eragileek uztailaren amaierara arte eskura ditzakete doktoreak enpresetan kokatzera bideratutako 6,6 milioi euroko laguntzak
Helburua talentua sortu eta garatu eta sustatzea da eta I+Garen garapenean diharduten ikertzaileak enpresa-inguruneetan kokatzea
Kontratazio horien bidez, lehiakortasun-maila handiagoa lortuko da Euskadiko enpresetan
Bikaintek programa I+Gko proiektuak garatzeko ikertzaileak kontratatzen dituzten enpresei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteei (hala nola ikerkuntza kooperatiboko zentroei, zentro teknologikoei eta enpresa-arloko I+Gko unitateei) dirulaguntzak ematearen bidez I+Ga babestera bideratuta dago, eta 6,6 milioi euro izango ditu aurten. I+G arloko euskal enpresa eta eragileek uztailaren amaierara arte eskura dezakete doktoreak enpresetan kokatzera bideratutako diru-kopuru hori.
Nolanahi ere, doktorego-titulua duten pertsonak (industria-ikerketako proiektuetan aritzeko) edo industria-ikerketako proiektu bati lotutako doktorego-tesi bat egingo duten pertsonak kontratatu ahal izango dira. Horren bidez, talentua sortu nahi da EAEko enpresa-inguruneetan I+Gko proiektuak garatzearen bidez. Aldi berean, euskal industria-sarearen lehiakortasuna eta nazioartekotzeko ahalmena areagotzen lagunduko da.
Ekimen horren bidez, gure enpresetan egindako ikerketa doktore-titulua duten pertsonek zuzen dezaten sustatu nahi da, prestakuntza akademiko hori baita nazioartean ikertzaileentzat onartzen dena.
Bikaintek programak honako helburu hauek ditu:
- Prestakuntzaren aldian beren talentuagatik nabarmendu diren pertsonen laneratzea bultzatzea.
- Euskal produkzio-sarearen lehiakortasun-maila handiagoa lortzea, eta bertako industrietan ikerketa-maila handiagoa bultzatzea. Horretarako, teknologikoki aurreratuenak diren herrialdeetako eskakizun-maila bermatuko duten pertsona prestatuak izango dituzte beren ikerketa-taldeetan.
Aurten programa horretara bideratuko diren 6.600.000 euroetatik, 2.640.000 euro doktore-titulua duten pertsonak kontratatzeko erabiliko dira, eta gainerako 3.960.000 euroak, berriz, industria-doktoregaiak prestatzeko. Horren bidez, doktoreentzako 45 kontratu inguru eta industria-doktoregoak egiteko 40 kontratu inguru finantzatu nahi dira.
Uztailaren 24ra arte eskatu ahal izango dira Gobernu Kontseiluak onartutako laguntzak (zeintzuen oinarriak otsailaren 26an argitaratu baitziren EHAAn).
Bikaintek, ZTBP Euskadi 2020 Planaren parte
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana –ZTBP Euskadi 2020– espezializazio adimentsuan oinarrituta dago, eta Eusko Jaurlaritzak I+G+Bko politikak garatzeko duen programazio-tresna da.
Ikerketa-talentuari dagokionez, Planak honako lan-ildo hauek biltzen ditu, besteak beste:
- Ikertzaileak enpresa-sarean txertatzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) agenteen eta enpresen arteko ezagutza-transferentzia bultzatzea.
- Zientzia eta teknologiaren eremuan genero-arraila murriztea, eta aukera-berdintasuna, eskubide-berdintasuna eta erantzukizun-berdintasuna sustatzea.
Enpresetan eta ZTBESeko agenteetan ikerketa-arloko giza kapitala txertatzeko tresna gisa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Berrikertu programa garatu du joan den ekitaldira arte. Programa horren bidez, doktore-titulua edota enpresa baten barruan teknologiako esperientzia egiaztatua zuten hainbat profiletako ikertzaileen kontrataziorako dirulaguntzak ematen ziren. Bikaintek programaren bidez, berriz, doktore-titulua duten edota zuzenean enpresa batean edo zentro teknologiko baten bitartez doktorego-tesiko proiektu bat egingo duten pertsonak kontratatu nahi dira. Era horretan, talentu-maila eta, horren ondorioz, enpresen lehiakortasunerako ekarpena handiagotzen lagunduko da.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.