Bikote Solar AMercado de la Ribera
Albisteak 25 Marzo, 2024

Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen

Enpresak sektore fotovoltaikoaren aurrerapenarekin batera eboluzio handia izan du, eta azken sei urteetan bere negozioa hamazazpi aldiz biderkatu da

Bikote Solar enpresak hemezortzi urte bete ditu sektore fotovoltaikoan lanean, eta erreferente gisa kokatu da ipar zonaldeko eguzki-panelen instalazioen merkatuan. Bizkaian jaio zenetik, bere ibilbideak eguzki-autokontsumo enpresa-sektorean izandako eboluzioarekin bat egin du. Horregatik, azken sei urteetan hazkunde handia izan du. Hasieratik, bere taldeak 500 enpresa baino gehiagotara eraman du eguzki-energia.

Bikote Solarren historia enpresa-sektorerako autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen espezializazioakbideratzen du. 2006. urtean, Tirso Ortizek eta Gorka Maciasek sortuta, hasieran, eguzki-energia fotovoltaiko, termiko eta biomasako instalazioak egiten zituen enpresak. 2016an, EAEko autokontsumoko lehen instalazioa jarri zuen martxan, onartutako lehen araudiaren babesean, eta 2017an proiektu fotovoltaikoetan soilik aritzearen aldeko apustua egin zuen. 2018an, aliantza bat itxi zuen Iberdrolarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kantabrian erreferentziazko eguzki-instalatzaile bihurtuz industria-sektorerako.

Urte horretatik aurrera, sektore fotovoltaikoak garapen handia izan zuen Espainian, Bikote Solarren hazkunde azpimagarria ekarri zuena. 2018tik 2023ra, bere negozioak gora egin zuen. 2018an, salmentak 500.000 eurotik gorakoak izan ziren, eta sei urte geroago, bederatzi milioi eurorekin itxi dute urteko ekitaldia, % 1.700 hazkundea izanik.

Bilakaera antzekoa izan zen instalazioetan. 2018an, 472 kWp-ko potentziako 15 instalazio ekoiztu zituzten; 2023an, berriz, 118 instalazio egin dituzte, 11.830 kWp-ko potentzia zutenak.

Enpresak egindako proiektu fotovoltaikoak ere gero eta nabarmenak dira, potentziari eta kostuei dagokienez. 2018an, proiektu bakoitzeko batez besteko potentzia 31,46 kWp zen, eta batez besteko kostua 33.359 €. Bestalde, 2023an, 100,3 kWp-ko batez besteko potentzia eta 74.230 €-ko batez besteko kostua duten enpresentzako proiektu fotovoltaikoak egin dira.

Ildo beretik, Bikote Solarreko plantilla hiru aldiz handitu da, 9 pertsonatik 30era pasatuz, eta bere ipar zonaldeko ordezkaritzak ere: Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Asturias. Gaur egun, enpresak Bikote Solar Taldea osatzen du. Bizkaian du egoitza, bi filial ditu (Eguzki Kutxa eta Kantauri Eguzkia) eta lau operazio-zentro.

Urte hauetan guztietan, Gorka Maciasen arabera, “proiektuetan erabiltzen dugun teknologia ez da hainbeste aldatu, herritarren kontzientziazioa eta pentsatzeko moduarekin  konparatzen bada. Enpresa mailan, merkatu fotovoltaikoak etengabeko egokitzapena eta berrikuntza behar izan ditu, eta horiek funtsezkoak izan dira gure adin nagusitasunera iristeko”.

Bikote Solar bat dator sektore energetiko eta fotovoltaikoaren erreferentzia diren erakundeekin. Espainiako Batasun Fotovoltaikoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Energiaren Klusterraren eta Energia Berriztagarrien Enpresen Elkartearen kide da.

 

Jarduera 2023an.

Bikote Solarren azken hiru urteetako ibilbidea esanguratsua da eta enpresa dagoen une ona erakusten du. Hasieratik egindako instalazio fotovoltaiko guztien erdia baino gehiago, epe honetan egin baitira.

2021ean salmentak, aurreko urtearekin alderatuta, 2,5 aldiz biderkatu zituen, bost milioi euro eta 98 instalazioetara iritsiz. Une ezin hobean egonik, beste % 60 hazi zen 2022an, Espainiako eguzki-autokontsumoaren eztandaren urtean, zortzi milioiko salmentetara eta 114 instalazioetara iritsiz. 2023an, ebere hazkundeak jarraitzen du, salmentak % 12 handituz, bederatzi milioi eurora iristeko helburua duelarik.

Iaz egindako 118 instalazioetatik 65 Bizkaian egin ziren, 15 Gipuzkoan, 14 Araban, 11 Kantabria-Asturiasen, 11 Nafarroan eta 2 Errioxan. Enpresa-sektorei dagokionez,  egindako instalazio fotovoltaiko gehienak (47) zerbitzuen eta merkataritzaren sektorean eguzki-autokontsumoa ezartzeko izan ziren. Bigarrenik, industria-sektorerako lan egin du, 45 instalazio eginez arlo horretan. Beste 20 instalazio egin zituen administrazio publikorako, eta 6 bizitegi eta eraikuntza sektorerako.

 

Hazkundearen eta dibertsifikazioaren etorkizuna

 Bikote Solarrek baikor begiratzen dio etorkizunari. Hazkunde moderatuaren joerari jarraitzea eta datozen urteetan urteko salmentak % 10 inguru handitzea da aurreikusten du, urtean batez beste ehun instalazio ekoiztuz, instalazio horiek gero eta handiagoak izango direlarik. 2024an hamar milioi euro inguruko salmentak eta 600 instalazio baino gehiago lortzea espero dute.

57 proiekturekin hasi dute urtea. Besteak beste, ia 2.000 panel fotovoltaiko jarri dira markesina baten gainean Zamudioko multinazional baten instalazioetan; Bilboko Deustuko Unibertsitateko ikasgelategian eta liburutegian eguzki-autokontsumoa ipinoi dira – Iberdrolarekin lankidetzan –, baita ikastetxe eta udaletako zenbait instalazio ere.

Etorkizuneko hazkundearen oinarria, alde batetik, eguzki-energia enpresa-sektorera eramaten jarraitzea izango da eta, bestetik, enpresaren jarduera dibertsifikatzea. Batez ere, industria, merkataritza eta zerbitzuen sektoreetarako aerotermiako negozio-lerro berri bat irekiz, klimatizazioa deskarbonizatzeko beharrari erantzungo diona. Aurten mota horretako bizpahiru instalazio egitea eta profesional espezializatuz hornitzea da Bikote Solarren asmoa, 2025etik aurrera sektore horretan aurreikusten den hazkunde handirako prestatuz.

Enpresa eguzki-energiaren biltegiratzearen esparruan ere sartu da, epe ertainerako aurreikuspenarekin. Egindako instalazioetan biltegiratze-baterien instalazioa indartzen  ari da, eta bateria duten instalazio berriak egitera ekingo diote. Aurten lehenengo instalazioak egingo dira, bizpahiru urte barru jarduera areagotzeko aurreikuspenarekin.

Aldi berean, azken urteetan garrantzia izan duen eguzki-panelen instalazioen mantentze-lanen negozio-lerroak ere hazten jarraituko du.

Eboluzio honekin batera, plantillaren hazkundea progresiboa izango da eta ordezkaritzzk laguntza komertzial eta teknikoarekin indartuko dira.

Bikote Solar Marqués de Riscal Elciego Rioja Alavesa

Lotutako albisteak

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.