Kliner
Berrikuntza I+G+B
Albisteak 8 uztaila, 2021

Biodhy Tres, hidrokarburoen arriskugarritasuna murrizten duen prebentzio-tratamendu bioteknologikoa

Kliner Profesional Arabako enpresak garatu du, industria-garbiketako eta -mantentze-lanetako soluzio globalak eskaintzen dituen enpresa. Ingurumena errespetatzen duten produktuak fabrikatzen ditu automobilgintza, industria, elikadura edo kolektibitate sektoreetara bideratuta

Duela 25 urtetik hona, Arabako Kliner Profesional enpresak garbiketarako eta mantentze-lan industrialetarako soluzio globalak eskaintzen ditu, bere produktuak ingurumena errespetatzeko konpromisoarekin diseinatuz. Eta, fabrikatzen duen ehunka erreferentzien artean, Biodhy Tres nabarmentzen da, prebentzioko tratamendu bioteknologikoa. “Hainbat motatako instalaziotan (zerbitzuguneak, lantegiak, garbitegiak edo garraio-enpresak) sortzen diren hidrokarburoen kantitatea eta arriskugarritasuna murriztu da”, nabarmendu du Beñat Ortiz de Zarate Kliner Profesionaleko Marketin zuzendariak. Gainera, honek “ingurumena hobetzea eta ekonomia aurreztea” eragiten duela adierazi du.

Hala, Biodhy Tres olio- eta hidrokarburo-bereizgailuetan eta drainatze-ontzietan erabiltzen den poltsa xurgatzailea da. Olioak eta koipeak xurgatzen ditu eta finkatutako hidrokarburoen degradazio biologiko azeleratua hasten du. Izan ere, egokitu egin da propietate oleofiloak (olioaren xurgapena) eta propietate hidrofoboak (uraren ihesa) maximizatzeko, bereziki tratatutako ehun-zorro bati esker. “Poltsa jarri ondoren, berehala xurgatzen du ur azalean dagoen edozein olio, eta bere pisua 34 aldiz baino gehiago xurgatzeko ahalmena du, hau da, 24 litro inguru”, azpimarratu du Beñat Ortiz de Zaratek. 6 hilabeteko epean, poltsak 20 kg olio baino gehiago CO2 eta H2O bihur ditzake.

Liderra garbiketa-sektorean

1996an sortua, gaur egun Kliner Profesional enpresa liderra da garbiketarako eta mantentze industrialerako produktu kimikoen eta bioteknologikoen fabrikazioan eta salmentan, automobilgintza, industria, elikadura edo kolektibitate sektoreetara bideratuta. Eta honako produktu hauetan espezializatuta dago: hiri-garbiketako produktuak (kaleak garbitzea, edukiontziak garbitzea, bidea edo graffitiak garbitzea), nanolubrikatzaileak (olio lurrungarrien ordezkoak), bakterizidak, elikadura-sektorerako garbiketa, itsasoko kutsadura-galera edo tratamendu biozida/gasolioak.

Gainera, pandemia garaian bere jarduera aldatu behar izan dute, Kliner Profesionalek desinfekzio produktu sorta oso bat duenez, “gizarteak COVID-19ren aurkako borrokan dituen beharrak bete ditu”, nabarmendu du Beñat Ortiz de Zaratek.

Euskal enpresak berrikuntzaren eta ingurune naturala errespetatzen duten produktuen aldeko apustua egin du hasieratik. “Gure I+G+b saila beti zentratu da pertsonen osasuna eta ingurumena errespetatzen duten produktuen garapenean”, nabarmendu du Marketin zuzendariak, eta aplikazio berriak bilatzen ditu, prozesuak birdefinituz eta berrasmatuz, hainbat erakunderekin lankidetzan, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Tecnaliarekin, Danish Hydraulic Institute-rekin… “Gaur egun bioteknologiaren munduan murgilduta gaude, biodegradatzaileen munduan, hain zuzen ere”.

Gaur egun, Gasteizko enpresak 20 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia, eta 30 profesionaleko plantilla du Arabako hiriburuan, bai eta saltzaileek eta banatzaileek osatutako merkataritza-sare zabal bat ere, estatuko edozein puntu hartzen duena.

SPRI Taldeak beren industrialdeetan baldintza malguak eta lehiakorrak dituzten espazioak eskaintzen dizkie euskal enpresei Sprilurren bidez. Enpresentzako ingurune berritzaileak ere eskaintzen ditu, Euskadiko Parke Teknologikoen sarearen bidez. Xehetasun gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.