Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Marzo, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Biodonostiak eta Tknikak 3Dko bioereduak sortu dituzte, ebakuntza kirurgikoak prestatzen laguntzeko helburuarekin

Biodonostia Institutuak eta Tknika zentroak elkarlanean hasi dira ebakuntza kirurgikoa behar duten pazienteen gorputz- atalak 3Dtan erreplikatzeko helburuarekin. 

Industriatik medikuntzaraBiodonostia Institutuak eta Tknika zentroak elkarlanean hasi dira ebakuntza kirurgikoa behar duten pazienteen gorputz- atalak 3Dtan erreplikatzeko helburuarekinMedikuntzako eta fabrikazio gehigarriko profesionalen talde lanari esker, 3Dko inprimagailu industrialen teknologia Euskadiko ospitaleen zerbitzura dago orain.  

Bioeredu horiek paziente baten gorputzaren atal jakin batzuk edo tumoreak erreproduzitzen dituzte. Ereduak pazienteari ebakuntza bera azaltzekoinplante bat hobetzeko edo modelatzeko erabil daitezke. Baina eragin nabarmenena duen erabilera, zalantzarik gabe, sendagileei ebakuntza egin aurretik saiakuntzak egiteko aukera ematea da. 

Benetako kirurgiaren aurretik, medikuek polyjet materialaren bidez sortutako 3D ereduei ‘ebakuntza’ egiten diete Teknologia hau  irudi konplexuak inprimatzeko gai da, zehaztasun mikroskopikoari esker. Pieza berean hainbat kolore erabiltzeko aukera ere ematen du, gorputzaren edo ehunen atal osasuntsuak eta osasuntsuak ez direnak bereizteko, lana errazten. Aldez aurreko saiakuntza horrek ebakuntzaren denbora murrizten laguntzen du. Horrek anestesia denbora gutxiago dakar eta infekzioak izateko arrisku txikiagotzen du. 

Industriaren arloarekin alderatuz, inprimatze fasea antzekoa da, nahiz eta bioereduekin zehaztasun maila handia ezinbestekoa den. Benetazko pertsonak eta benetako ebakuntzak direnez, lan egiteko modua eta zentzua ezberdinak dira”, azaltzen du Gorka Baquerizak,Baqueriza Tknikako (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako ikerketa eta berrikuntza aplikatuko zentroa) Ikaslabeko arduraduna da.  Elkarlan hau hasi arte, Tknikan 3D inprimagailuen erabilera eta ikaskuntza industria-sektorean oinarrituta zegoen batez ere. 

Tknikan defendatzen dutenez, inprimatu aurreko fasea oso ezberdina da arlo industrialarekin konparatuz, eta hauxe da “prozesu osoaren une kritikoena da. Piezak edo multzoak inprimatzeko hainbat software berezi behar dira. Gainera, beharrezkoa da irudi medikoak interpretatzen jakitea, hala nola erresonantziak edo erradiografiak; izan ere, hezur bat eskanerrean errazago zedarritu daiteke,  baina ez da berdin gertatzen tumore baten eta ehun osasuntsuaren artean. Horregatik, proiektuaren bultzatzaileek azaldu dutenez, ezinbestekoa da diziplina anitzeko talde bat osatzea, fabrikazio gehigarriko ezagutzak dituzten profesionalekin, erradiologoekin, anatomiako espezialistekin eta paziente jakin horren patologia zehatzetan adituak diren medikuekin. Guztien arteko lankidetza estuan oinarrituta dago bioereduen arrakasta.   

Interpretazio fase hori amaitutakoan, 3Dko inprimaketa Tknikan egiten da. Informazio-iturria berbera  da, irudi medikoak. Baina  operatua izango den eremua 3Dn edukitzeak,  gunea eta haren tamaina eta ezaugarriak hobeto ikusten laguntzen die zirujauei. Gainera, inprimatzeko hainbat material mota erabil daitezke, malguak edo ez hain malguak, zeharrargiak, etab. Honek aukera gehiago ematen ditu kasura ohitzeko, ebakuntzaren aurretik probak egiteko eta inplanteak prezisioz modelatzeko. 

Ibilbide hau “prozesu paraleloa bat da, bai fabrikazio gehigarriko adituentzat eta baita medikuentzat ere:  esperimentazioa, ikaskuntza eta hobekuntza prozesu guzti bat“, aitortzen dute. 

Made in Euskadi ‘bioereduak Estatuko beste ospitaletarako 

Lankidetza hau emaitza positiboak lortzen ari denez, Espainia osoko hainbat zentrotara zabaldu da. Biodonostia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen  parte da. Erakunde honen datuen arabera, Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkartearentzat 60 eredu baino gehiago egin dira. “Behar espezifikoak sortzen direnean, erantzuteko prest gaude”, adierazi dute proiektutik. 

Ospitale bakoitzak ezaugarri desberdinak dituenez, Euskadiko ospitale bakoitzean bioereduei erlazionatutako proiektuetan parte hartzen  duten pertsonak espezializazio-adar desberdinak dituzte. Tknikatik azpimarratu dutenez, “ospitaleetan langile mota berri bat sortzeko aukera dago”, osasun-zentroen egunerokotasunean bioereduak pixkanaka sartzen lagundu dezaketen ezagutzekin.  Osasunaren arlotik gogorarazten dutenez, modelo horiek ezin dira gaur egun  orokortu eta kasu zehatzetan baino ez dira erabiltzen. 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak