Albisteak 29 apirila, 2022

Bizintekek eskalatzen jarraitzen du produktu elektronikoen fabrikazioan

Osoko trazabilitatea: profila, prozesua eta testa

Zenbakiak arigarriak dira berez: 2021ean lortutako emaitza bikainen ostean, ia % 30eko hazkundea lortuta, oraingo erronka da erritmo jasangarrian hazten jarraitzea, eta horretarako beharrezkoa da produktu elektronikoak fabrikatzeko ahalmena handitzea, bai bolumen aldetik eta bai teknologia eta kalitate aldetik.

Merkatu teknologikoan beharrezkoa da etengabe mugitzea, hazten eta prozesuak txertatzen jarraitzea, kalitatearen kontrola ahalik eta gehien bermatzeko produktu elektronikoen garapenaren fase guztietan. Era horretan, Bizintekek Seho Power Wave olatuaren bidez soldatzeko makina berri bat jarri du bere ekoizpen-lerroetan, hau da, eskala handian ekoizteko teknika bat, non osagai elektronikoak zirkuitu inprimatuaren plakan soldatzen baitira. Guztiz automatizatuta dagoen sistema berritzaile horrek ahalbidetuko du produktibitatea eta efizientzia handitzea, kostuak mugatzeaz batera.

Ekoizpen-kapazitatean eskalatzeko eta bezero berrienganaino iristeko ezinbestekoa den abangoardiako makineria hau txertatu eta gero, orain Bizintekek beste urrats bat egin du aurrera eta txanda berri bat ezarri du plantan, bere ekoizpen-ahamena ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta proiektu bakoitzaren kalitateari eusten jarraitzeko.

 

 

Era horretan, Bizinteken ekoizpen-lerroek puntako prozesu berriak txertatu dituzte (https://bizintek.es/fabricacion-producto-con-calidad-garantia/), eta horrek ahalbidetzen dio Bizkaiko ingeniaritza-enpresa honi kalitatean oinarritutako proiektu bat hazarazten jarraitzea, produktu elektronikoen garapenaren prozesu integralaren kontrolaren bitartez, hasierako zirriborroetatik merkatura atera arte.

Teknologian inbertitzea: produktu elektronikoen fabrikazioaren gakoa

Produktu elektronikoen fabrikazioa garatzerakoan, badira funtzio berbererako eskuragarri dauden teknologia ugari. Hona hemen gakoa: zenbait eta ekoizpen-ahalmen handiago izan, orduan eta aukera gehiago daude irtenbide optimizatu bat aurkitzeko, bezeroarekin etengabe komunikatuz, produktua beraren beharretara zuzentzeko.

Eragile industrial gutxik dute prozesuaren osoko kontrola maila guztietan bermatzeko beharrezkoak diren ekipoak, hau da, bezeroarekin izandako lehen kontaktutik merkaturatzeko prest dagoen kalitatezko produktu funtzional bat entregatu arte. Gaur egun bizi dugun boom teknologikoak are gehiago zabaltzen ditu produktu elektronikoen fabrikazioaren kalitatea modu exhaustiboan kontrolatzeko beharrezkoak diren teknologiak eta bitartekoak.

Zer makinak erabiltzen ditu produktu elektronikoen fabrikazioak?

Produktu elektronikoak fabrikatzerakoan Bizinteki diseinu-proiektu ia guztiei aurre egiteko ahalmena ematen dioten teknologia horien artean,  orain dela urte batzuk ezarritako  SMD ekoizpen-lerroaren garrantzia azpimarratu genezake (https://bizintek.es/nuestra-linea-produccion-smd-cumple-ano-repaso-gran-rendimiento/). Produktu elektronikoak garatzerakoan funtsezko den ekoizpen-dibisio bat da, eta berari gehitzen zaizkio soldadura selektiborako beharrezkoa den makineria eta 3D ikuskapeneko AOI bat, abangoardiako beste ekipo batzuen artean: orduka 48.000 osagai ekoizteko ahalmenari eta prozesuaren kontrol integralari esker, produktuaren trazabilitatea, kalitatea eta fidagarritasuna maximizatzen dira.

Horren ostean, orain dela gutxi, Bizintekek osagaien coating edo tropikalizatze selektiboko lerro bat instalatu zuen, hau da, balio erantsi handiko sektore askotara –adibidez: automobilgintza edo industria aeronautikoa- zuzendutako osagai elektronikoak babesteko ezinbestekoa den tratamendu bat. Guztiz hornituta eta automatizatuta dagoen instalazio bat da, bernizak eta silikonak hotzean soldatzeko IR labe bat barnean daukana, horren bidez efizientzia eta kalitatea handiagoak lortzen dituena azken produkturako. https://bizintek.es/coating-que-es-y-para-que-sirve/.

Produktu elektronikoen fabrikazioaren ahalmena handitzeko iritsi den azken teknologia olatuaren bidezko Seho Power Wave soldadura-makina bat da (https://bizintek.es/soldadura-por-ola-bizintek-da-un-paso-mas-en-su-produccion/), hau da, eskala handian ekoizteko soldadura-teknika bat, non osagai elektronikoak zirkuitu inprimatuaren plakari soldatzen baitzaizkio. Sistema automatiko bat da, gehienbat through hole soldadura behar duten produktuetara zuzentzen dena eta bide ematen duena bai produktibitatea eta efizientzia handitzeko eta bai kostuak murrizteko.

Osoko trazabilitatea: kontrol integralaren abantaila handi bat

Bizintekek produktu elektronikoen fabrikazio-prozesuan –haren garapen guztietan- egiten duen kontrol exhaustiboari esker, abantaila nagusietako bat osagaien osoko trazabilitatea da: harreran kodifikatu eta serializatu egiten dira, eta horrela lotuta geratzen dira eskari-zenbaki batekin, hornitzaile batekin, erreferentzia batekin eta data batekin, eta horrek ahalbidetzen du ekoizpen-katean osoko jarraipen bat egitea.

Soldadura-profilen kasuan, fabrikazio guztietan azterketa bat egiten da aurretik, diseinu bakoitzean erabili beharreko tenperaturaren profila zehazteko; horren bitartez, profila erregistratuta geratzen da eta horietako bakoitzari lotuta. Produktuari dagokionez, Bizintekek produktu osoaren trazabilitatea egiteko aukera eskaintzen die bere bezeroei: profila, prozesua eta testa. PCBek osagai bakoitzari eta prozesuaren atal bakoitzari lotzen zaion kode bakar bat dute, eta berau enpresako ekoizpenaren datu-baseetan erregistratzen da.

Ziklo osoko ingeniaritza-enpresa gisa, Bizintekek abangoardiako makineria eta teknologiara zuzendutako inbertsioa lehenesten du, produktu elektronikoak fabrikatzeko proiektu bakoitzean emaitzarik onenak lortzeko. Berrikuntza eta fabrikazio propioari esker, ekoizpen-sistema berritzaileenen erabilerak ahalbidetzen dio Bizinteki balio erantsi berriak ematea bere bezeroei, bermeen bidez eta bere produktuen garapenean izandako esperientziaren bitartez.

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.