Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 otsaila, 2019 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Nanoteknologia Ris3 Euskadi

CIC Nanogune: “Nanozientzia berezko zaio enpresa-lehiakortasunari”

Bere 10. urteurrena bete duen honetan, CIC Nanogune ongi kokaturik dago zientziaren mapamundian eta bultzada bat ematen ari zaie nazioartean lehiatzen ari diren oinarri teknologikoko bost startup-i
Jose María Pitarkek, CIC Nanoguneko zuzendari nagusia

 

Bere 10. urteurrena bete duen honetan, CIC Nanogune ongi kokaturik dago zientziaren mapamundian eta bultzada bat ematen ari zaie nazioartean lehiatzen ari diren oinarri teknologikoko bost startup-i

 

Euskadiko nanozientzien ikerketa-zentroa espazio liluragarri bat da, toki berean biltzen dituena Zientzia, Prestakuntza eta Transferentzia, eta duela gutxi ospatu duena bere hamargarren urteurrena, mundu mailako erreferente bihurtua dagoelarik nanozientzia eta nanoteknologia arloetako bikaintasunaren etengabeko bilaketan. Gaur egun, 25 herrialdetako ehun bat ikertzailek arlo horietan dihardute lanean CIC Nanoguneren Donostiako egoitzan, Euskadiko enpresen lehiakortasunari eta garapen ekonomikoari laguntzeko. Jose María Pitarkek, CIC Nanoguneko zuzendari nagusiak, azaldu dizkigu zeintzuk diren ikerketaz eta garapenez betetako hamarkada oparo honen giltzarriak.

Zein lotura dago nanozientzia eta nanotekologiaren eta enpresen lehiakortasunaren artean?

Biak dira eraldaketa handien bultzatzaile, eta presentzia dute (eta izango dute) industriaren balio-kate osoan. Horregatik, garrantzitsua da olatuaren gain-gainean egotea, gure industria lehiakorra izan dadin etorkizunean. Nanoteknologia berezko zaio enpresa-lehiakortasunari.

 

Non ikusten da nanoteknologiaren erabilpena?

Toki guztietan dago. Sakelakoetan, bizikletetan, teniseko erraketetan, eguzkitarako betaurrekoetan… Adibidez, badaude titanio oxidozko partikulak kosmetikoetan eta gaur egun urrez estalitako silizio oxidozko nanopartikulak probatzen ari dira tumoreei aurre egiteko proiektu esperimentaletan.

 

Zein da hamarkada honen balantzea?

Hamarkada bat oso denbora gutxi da Zientzian, baina Eusko Jaurlaritzak apustu bat egin zuen gurea bezalako zentro bat abiaraztean eta apustu horrek eman ditu bere fruituak. Gai izan gara ikerketa-taldeetako 12 arduradun erakartzeko, denak itzal handikoak euren esparruetan, une honetan munduko 25 herrialdetako 100 ikertzailez osatutako talde bat zuzentzen ari direnak. Nahiz eta hamar urte oso gutxi diren, gauza asko egin daitezke; gauzak egiten ari gara esparru bat baino gehiagotan, adibidez energiarenean, garraioan, sentsorikan eta, batik bat, medikuntzan. Aitzindari izan nahi badugu, eta mundu berriak deskubritu Zientziaren munduan, aurrera jarraitu behar dugu helmuga ezezagun eta imajinaezinak dituzten ibilbide berriak aztertzen.

 

Zentroan 800dik gora artikulu argitaratu dituzue ospe handiko aldizkari zientifikoetan, 14 patente erregistratu dituzue, 39 tesi bukatu eta oinarri teknologikoko bost enpresa bultzatu dituzue (Graphenea, Simune Atomistics, Ctech-Nano, Evolgene eta Prospero Biosciences). Azken apustu horrek sentiarazten zaituzte harroen?

Baliteke, bai… Alde batetik, konpromiso bat daukagu gaur egungo industriarekin eta horri eutsi behar diogu, baina esparru berriak ere bultzatu behar ditugu etorkizunerako. Esaterako, hor dugu grafenoa; denok dakigu etorkizuneko materiala izango dela izan ditzakeen aplikazio ugariengatik, eta guk aspaldi ikusi genuen hori. Jakin genuen aukera hori aprobetxatzen.

 

Donostiako egoitza txiki geratu zaizue?

Espazioak zabaldu egiten dira, baina momentuz ongi gaude. Duela hamar urte zentroa diseinatu genuenean, orain dugun tamaina geneukan buruan, tamaina egonkor eta logikoa. Hazi egin gaitezkeela? Bai, seguru, baina denak du bere erritmoa eta are gehiago Zientzian. Izan gaitezen kontsekuente eta joka dezagun zuhur.

 

Iparra galtzeko beldur zara?

Seguru nago kalitatearen eta jarraipenaren aldeko apustuari eutsiko diogula epe ertain eta luzean. Zientzia eta Teknologia ez dira pazientzia gutxiko jendearentzat; epe luzeak eta politika instituzionalen etengabeko babesa behar dira, eta gure kasuan ziur nago ez zaigula halakorik faltako.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Berrikuntza
RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Berrikuntza
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak