Berrikuntza Ekintzailetza
Albisteak 17 apirila, 2020

Biharamunerako erronka kolektiboak

Frena la Curva Berrikuntza Irekiko Jaialdia berrikuntza sozialeko ekimen bila dabil

 

Frena la Curva Berrikuntza Irekiko Jaialdia berrikuntza sozialeko ekimen bila dabil

 

Covid-19 pandemiak sortu duen krisiak mahai gainean jarri ditu hainbat arlotako erronkak, bai sozialak, bai ekonomikoak eta baita ere ingurumenekoak. Frena la Curva plataforma hiritarrak  Berrikuntza Irekiko Jaialdia izeneko ekimena abiarazi du, ahaleginak batzeko eta proposamen berriak sortzeko isolamendutik irteten hasten garenerako.

 

Ekimen horren bidez, berrikuntza sozialeko proiektuak garatuko dira kolektiboki hainbat arlotan, besteak beste, hauetan: zaintzak, digitalizazioaren aukerak eta garapen ekonomiko jasangarria. Ekintzailetzan eta boluntariotzan diharduten pertsonek edo erakunde publiko eta pribatuetako langileek urrunetik lan egingo dute 10 egunez, ekimen berriak martxan jartzeko.

 

Deialdia zabalik dago proposamenen bat aurkeztu nahi duten pertsona edo antolakundeentzat. Izan daitezke lehen fasean dauden ideiak edo dagoeneko eskala txikian funtzionatzen duten proiektuak, eta etorkizun hurbilean izango ditugun erronkak landu beharko dituzte: pertsona nagusien edo zaurgarrien zaintza, osasun publiko eta komunitarioa, eten digitala, tokiko merkataritza edo sektore kaltetuenetako langileentzako prestakuntza.

 

Ekimen hau zabalik dago baita ere aukeratutako proiektuak garatzen parte hartu nahi duen edonorentzat. Lan kolektiboko fasea apirilaren 26tik maiatzaren 1era bitartean egingo da; egun horietan tutoretza-saioak eta tailer espezializatuak eskainiko dira ekintzailetzari, teknologia gorakorrei eta sareko lanari buruz. Era berean, onlineko prestakuntza-saioak antolatuko dira herritar guztientzat.

 

Azkenik, maiatzaren 2an Frena la Curva Berrikuntza Irekiko Jaialdia egingo da, non jendaurrean aurkeztuko baitira garatutako proiektu guztiak. Gainera, hitzaldi inspiratzaileak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak ere eskainiko dira programazioaren barruan. Asmoa da onlineko topaketa hori baliagarri izan dadila elkarrekin konektatzeko ekimenak eta ekimen horiek babestu nahi dituzten erakunde eta enpresak.

 

Jaialdia Frena la Curva plataformaren proposamen bat da. Frena la Curva boluntario, ekintzaile, maker eta berrikuntza sozialeko laborategiz osatutako plataforma bat da, zeintzuek indarrak batu baitituzte pandemiari aurre egiteko gizarte zibiletik abiatuta.  Euskadin, Hirikilabs eta Colaboraborak babesten dute plataforma, eta Estatuan ere baditu babesle gehiago, besteak beste, LAAB, Medialab Prado, Teamlabs, Citilabs, Las Naves, Ibercivis, Laboratorio 717, Medialab UGR, Innovación Ciudadana, El Día Después, NovagobLab, Platoniq Fundación Goteo eta ECODES.

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.