Deskarbonizazioa, digitalizazioa eta talentua txertatzea, horra sektore aeroespazialaren erronkak
Sektore aeroespazialak erronka handiak ditu datozen urteetan, esaterako deskarbonizazioa, enpresen digitalizazioa eta talentu berria txertatzea etorkizuneko lantegian. HEGANek –Euskadiko Aeronautika eta Espazio Kluster Elkarteak- eta SIEMENSek “Industria adimendunaren erronkak sektore aeroespazialean” jardunaldia antolatu dute erronka horiek aztertzeko, eta helburu horrekin bertaratu dira Cristina Oyón, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria, hainbat enpresatako (Siemens, Airbus, ITP Aero, Aernnova, Aciturri eta Danobat) lehen mailako ordezkariak eta PERTE Aeroespacial planerako Komisionatuaren Bulego Teknikoko zuzendaria.
Cristina Oyónek Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeko (Zamudio) auditorioan eman duen hitzaldian adierazi du euskal enpresak, Industria Adimenduneko Estrategiaren bitartez, aurrera egin duela bere prozesuen automatizazioan eta hobekuntzan, eta konponbide malguak eta hainbat teknologia (robotizazioa, fabrikazio gehigarria, makina eta ekipoen arteko konektagarritasuna, etab.) txertatu dituela.
“Baina oraindik badaude eraldaketa digitalarekin eta baliabide material zein energetikoen erabilpen eraginkorrarekin lotutako erronka berriak. Industria Adimenduneko Estrategiaren helburua da berrikuntzaren eta fabrikazioko teknologia jasangarri eta digitalen onurak aprobetxatzea, baliagarri izan daitezen negozio-ereduak eta enpresen estrategia nahiz antolakuntza eraldatzeko eta, bide horretatik, gehiago orienta daitezen euren bezeroengana. Ikerketa eta digitalizazioa instrumentu bihurtu dira euskal industriari balio erantsi handiagoa emango dioten eta bere lehiakortasuna hobetuko duten produktu eta konponbide berriak garatzeko” gaineratu du.
Mikel Amundarain Industria eta Energia sailburuordeak eman dio buru jardunaldiari, eta azpimarratu du sektore aeroespazialak trakzio-lana egiten duela gizartearentzako aberastasuna, balioa eta kalitatezko enplegua sortzeko iturri gisa. “I+G-ko inbertsioa -adierazi du- funtsezkoa da merkatuko posizioari eutsi eta hobetzeko, eta bezero, erabiltzaile eta gizartearen eskakizunei erantzun ahal izateko. Ezagutzarekin eta garapen teknologikoarekin lotutako berrikuntza da lehiakortasun horri eusten dion motorra eta elementu bereizgarria, izan ere, I+G+B-ko programa eta jardueren helburua ez da bakarrik teknologia eta produktu berriak garatzea, baizik eta baita ere prozesu industrialak hobetzea, gero eta lehiakorragoak eta garbiagoak izan daitezen. Horregatik da estrategikoa sektore aeronautikoa”.
Jardunaldian sektorearen etorkizuneko lan-ildoak aztertu dira, esaterako, propultsio elektrikoa, hidrogenoa, erregai sintetiko alternatiboak, Hiriko Mugikortasunerako konponbideak eta digitalizazioa. Euskal enpresak horiek guztiak jorratzen ari dira, sektore aeroespazialaren erronkei aurre egiteko.
Lotutako albisteak

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.