Berrikuntza
Albisteak 19 ekaina, 2023

Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai eta Debabarreneko 60 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

Ermuko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da

Bizkaiko Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai, eta Gipuzkoako Debabarrena eskualdeetako 60 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Ermuko Izarra Center-en, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria, Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea eta Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea.

Ermuko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik bat izango da. Beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Ermuko Udala, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Debegesa Debabarreneko

garapen-agentzia, FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Arrantzarako Tokiko Ekintzarako Taldea (GALP), Lea-Artibai Fundazioa, Basque Food Cluster, Lanbide Ekimenak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Habic, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai eta Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek 76 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Jeremías Ingeniería e Innovación, Iurretakoa, Plastibor, plastikoak injekzio-prozesuen bidez eraldatzen dituena eta Amorebietan dagoena; eta Boj Olañeta, Eibarko konpainia, sukalderako era guztietako tresnak egiten dituena.

Datorren ekainaren 26an, beste 47 enpresak, oraingoan arabarrak, Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Arkauten egingo den ekitaldian.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

 

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai ETA DebabarrenEKO 60 ENPRESAK

 

DURANGALDEA

  

ACABADOS AERONAÚTICOS DE BIZKAIA SLMallabia
AIRTALDE S.L.Berriz
AMILIBIA Y DE LA IGLESIA, S.A.Amorebieta-Etxano
AUXILIARES HIRUKOBAT S. L.Berriz
AZAROS 21, S.A.Atxondo
BILBU S.L. MATERIALES DE CONSTRUCCIONAmorebieta-Etxano
BLUM NOVOTEST IBERICA SLErmua
HARAKAI S. COOPAmorebieta-Etxano
INDUSTRIAS G.ARIZAGAZaldibar
INDUSTRIAS ITTE, S.AZaldibar
INNOCUT, S.L.Ermua
JEREMÍAS ESPAÑA, S.A.Iurreta
JEREMIAS INGENIERÍA E INNOVACIÓN S.L.Iurreta
JEREMIAS LOGISTIC SERVICES S.L.Iurreta
KATIAK, S.A.Izurtza
LARRAKO HARAGIAK SLAmorebieta-Etxano
MANUFACTURAS GES, SAErmua
MECANIZADOS INDARPAK, S.L.Iurreta
MUELLES ZALDUA, S.L.Zaldibar
PACK&PAL MINTEGUI, S.L.Abadiño
PLASTIBOR SLUAmorebieta-Etxano
POLYPAL STORAGE SYSTEMS, S.A.Iurreta
SOLDADURA LAGUNAR SLErmua
SORKUNTZAREN LURRALDEA SORLAND, S.L.Abadiño
TALLERES ASCA, S.L.Abadiño
TALLERES UNAMUNZAGA S.A.Abadiño

1-     

  

BUSTURIALDEA

 

COFRADIA DE PESCADORES SAN PEDRO BERMEOBermeo
DISEÑO DE BAÑO DISBAINU S.A.L.Busturia
EBAKI XXI S.A.Muxika
EXCLUSIVAS GERNIKA S.A.Gernika-Lumo
HIJOS DE JOSE SERRATS S.A.Bermeo
LGK S.L.Gernika-Lumo
METALTÉRMICA GAI S.A.Gernika-Lumo
TRANSPORTES URRUTXUA S.L.Gernika-Lumo
TRANSPORTES Y LOGÍSTICA CARMELO S.L.Gernika-Lumo

  

LEA ARTIBAI

 

COFRADIA DE PESCADORES SANTA CLARA ONDARROAOndarroa
CONSERVAS AGUIRREOAOndarroa
EZENARRO AROZTEGIA SLEtxebarria
HIGH IDENTITY BUILDINGS SOCIEDAD LIMITADAOndarroa
PESCADOS LLORENTEOndarroa

  

DEBABARRENA

 

ALIMEK SERVICIOS EN GESTION DE ALIMENTOS S.AElgoibar
APLICACIONES PRACTICAS ELECTRONICAS, S.A.Eibar
BALENZATEGUI S.A.Elgoibar
BOJ OLAÑETA, S.L. UNIPERSONALEibar
CENTRO DE MECANIZADOS ARILAN S.L.Elgoibar
CONSERVAS ZIZZO S.L.Mutriku
EITEK IT&SECURITY FOR BUSINESS S.L.Eibar
ELECTRICIDAD URKI, S.A.Eibar
FERRETERIA UNCETA SAElgoibar
GRUAS APALATEGUI SL.Elgoibar
HANNA INSTRUMENTS, S.L.Eibar
KARAKATE SAElgoibar
KORPION S.LMutriku
MANUFACTURAS RESORT S.L.Eibar
NUMATOR, S.A.LSoraluze/Placencia De Las Armas
QUIMICA VASCA SAMendaro
REC ACCESORIOS, S.L.Eibar
SORALUZE MAKINA BEREZIAK S.L.L.Soraluze/Placencia De Las Armas
TORNILLERÍA ORUESAGASTI S.ASoraluze/Placencia De Las Armas
XUNZEL ENERGY S.L.Mendaro

 

Lotutako albisteak

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Euskocam  System  S.L.-k  elektrohigadurarako  grafitozko  soluzioak  eskaintzen  ditu
12/03/2025 Berrikuntza

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu

Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Hazinnovaren  eskutik  Estatu  Batuetan  haztea  du  helburu  Rob-Jor  enpresak
10/03/2025 Berrikuntza

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak

Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

Soldaduraren  balio-kateari  buruzko  azokaren,  UNIREren,  bigarren  edizioa  egingo  dute  Ficoban
07/03/2025 Berrikuntza

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban

Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.