Eika, bitrozeramika-plaketarako bero-fokuen salmentan munduko liderra den kooperatiba bizkaitarra
Mondragon Taldeko enpresa bizkaitarra da Eika, eta duela mende erdi baino gehiago sortu zen. Munduko liderra da bitrozeramiketarako foku erradiatzaileen salmentan. Hain zuzen ere, merkatuaren % 42 biltzen du eta foku bat fabrikatzen du segundoko. Urteko fakturazioa 100 milioi eurotik gorakoa da. Gainera, azken urteetan hiru enpresatan inbertitu du, negozioa dibertsifikatzeko eta hazten jarraitu ahal izateko. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.
Eika 1973an sortu zuten Bizkaiko Etxebarria herrian, “eskualdeko emakumeei lana eskaintzeko beharragatik”, Aitor Soria zuzendari nagusiaren eta Iratxe Acha Giza Baliabideetako zuzendariaren hitzetan, “Kooperatiba bat izan zen hasieratik”.
Sukaldeko galdaketako plakak fabrikatzen zituen orduan enpresak (duela 15 urte erretiratu zuten produktu hori), baita labeetako erresistentziak ere; horiek 2022ra arte mantendu dituzte. “Hortik bitrozeramiketara eta kontrolerako elektronikara pasatu ginen, eta produktua globalki eskaintzen hasi ginen”.
Beroaren sorrera, beroaren kudeaketa (elektronikaren bidez) eta isolamendua kontrolatzen ditu Eikak. “Foku bitrozeramikoari dagokionez, munduko merkatuaren % 42 biltzen dugu, eta AEBko merkatuaren % 60 baino gehiago”. 2021 mugarria izan zen: 200 miloi foku fabrikatu zituzten. “Foku bat bestearen atzean jarrita, munduari bira bat emango genioke”.
Bitrozeramika-plaketarako foku erradiatzaileak, sukaldeko eta labeko erreketaren kontrol elektronikoa (sukaldeko garuna) eta labeko termostatoa dira haien produktuak. Historikoki, ekoizpenaren % 90 zegokien etxetresna elektrikoen osagarriei, baina azken urteetan dibertsifikazio-plan anbiziotsua hasi du enpresak.
Hala, duten ezagutza teknologikoari esker, Isoleika izeneko jarduera berri batean murgildu dira: termikoki oso isolagarria den material bat da, metalurgiaren gisako sektoreetarako edo labe industrialetarako. “Pandemian zehar txertoen kaxak estaltzen zituen produktua da. 10 urte baino gehiago daramatzagu horrekin, eta urtean 3 milioi eurotik gorakoak dira salmentak. Europa mailan erreferenteak gara produktu horri dagokionez”.
Startupetan egindako inbertsioa
2022az geroztik hiru startupetan inbertitu dute, eta % 20ko partaidetza dute akziodunen artean. Lehenengoa Smartcomfort izan da, azpiegitura handietarako berogailuak egiten dituena. “Distantzia handira egon arren, sentsazio termiko atsegina eskaintzen dute. Adibidez, animalia-haztegietan erabiltzen dira, edo fabrika industrialetan, pertsonak berotzeko”.
Bigarren apustua Stonecooker izan da. Sukaldea txertatuta duten mahaiak egiten dituzte, eta jatetxeetan, kanpinetan edo aisialdi partikularrean erabiltzen dira horiek. “Merkatua sortzen ari gara orain”. Eta hirugarrena Muxunav da. Horrek vending makinetako bistaratze-pantailekin lotutako produktuak fabrikatzen ditu.
Munduko etxetresna elektrikoen fabrikatzaile guztiak dira haien bezeroak. Inbertsio berrien bidez zabaldutako negozio-ildoetan, berriz, industria eta eraikuntza dira bezeroak.
2023an 101 milioi euroko fakturazioa izan dute, eta 1.000 langile inguru dituzte. Horietatik 450ek lan egiten dute Etxebarrian, 350ek Mexikon eta 230ek Turkian, bi herrialde horietan ere fabrikak baitituzte. Ekoitzitakoaren % 98 esportatzen dute, eta liderrak dira Amerikako merkatuan. “Munduko edozein lekutan bitrozeramika bat pizten baduzu, % 50eko aukerak dituzu Eikaren produktu bat izan dezan”.
Enpresak 3 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu I+G arlora, hau da, fakturazioaren % 3. Eta ikerketara bideratutako sail espezifiko bat du, 30 pertsonaz baino gehiagoz osatua.
Plan estrategikoaren baitako lau ildo betetzea da enpresaren erronka. Lehenengoa hazkunde jasangarria da, “gure helburua lanpostuak sortzea baita, eta negozio guztietan munduko lidergoa bilatzea”. Bigarrena lotuta dago pertsonekin, garapenarekin, autogestioarekin eta partaidetzarekin. Hirugarren ildoa jarduera berriak bultzatzea da, arriskatuta. Eta, laugarrena, eraldaketa soziala eta konpromiso kooperatiboa.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua