Elhuyar-ek bere itzultzaile automatikoa berritu du weberako eta sakelakorako hobekuntzekin
Elhuyar-en zerbitzuak 6 hizkuntzatako testuak itzultzen ditu formatu desberdinetako irudi eta dokumentuetatik
Elhuyar Fundazioko Hizkuntza-teknologiak saileko I+G taldeak Itzultzailea.eus aplikazioaren (webekoa eta sakelakoa) bertsio berri bat kaleratu du. Itzulpen automatikoko sistema hori sei hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa) dago eskuragarri, eta orain bere funtzionaltasunak zabaldu ditu, bai doako bertsioan eta baita ere bertsio profesionalean. Proiektu honek adimen artifiziala eta sare neuronalak erabiltzen ditu, eta helburutzat dauka erraz erabiltzeko moduko tresna inklusibo eta eleanitzak eskaintzea gizarteari.
“Itzultzailea” aplikazioaren doako bertsioak aukera ematen du irudietatik zuzenean itzultzeko, sakelakoaren kamera nahiz argazki galeria erabiliz, aplikazioa gai baita testuak irakurtzeko eta aukeratutako hizkuntzara itzultzeko idatzi beharrik gabe. Halaber, zerbitzu horrekin 100 hitzerainoko itzulpenak egin daitezke, baina erregistratuz gero, dohainik itzul daitezke 500 hitzeko testuak nahi den guztietan, eta 1.000 hitzerainoko 3 dokumentu gehienez. Une horretatik aurrera, aplikazioak aukera ematen du hitzeko ordaintzeko bere webgunean.
Halaber, aplikazio honen bidez posible da antolakundearen premietara egokitutako zerbitzu profesional bat kontratatzea. Aplikazioak formatu ohikoenetan dauden dokumentuak itzultzen ditu, eta posible da konponbide hau bezeroaren aplikazioetan integratzea, hala nola bere webgunean eta CMSan, eta baita ere itzultzaile profesionalek erabiltzen dituzten tresnetan edo, besteak beste, erakundeen autentikazio sistemetan.
Elhuyarrek joan den azaroan kaleratu zuen bere itzultzaile automatiko eleanitza, eta harrezkero lanean aritu da bere funtzionaltasunak zabaldu eta hobetzeko. Elhuyar Fundazioko I+G Sailak (hizkuntzaren prozesamendu automatikoa eta adimen artifiziala lantzen dituen unitate teknologiko integral bat, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen barruan dagoena) zuzentzen du proiektu hau. IXAk, UPV/EHUko lengoaia naturalaren prozesamenduari buruzko ikerketa-taldeak, ere parte hartu du “Itzultzailea” aplikazioa garatzeko prozesuan.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.