Berrikuntzarekin eta teknologiarekin konprometituta, Elkorrek altzarien, zuraren eta aluminioaren sektoreko enpresentzat lan egiten du 1982tik. Equilan, Amunarriz, Alkain edo Treku bezalako konpainia liderrak izan dira beren fabrikazio-prozesuan hobekuntzak egiten lagundu dituzten bezeroetako batzuk, neurrira egindako abangoardiako teknologiaren aldeko apustuari esker. “Izan ere, munduak, oro har, eta, bereziki, gure bezeroek, eraldaketa sakona bizi izan dute azken urteotan, eta digitalizazioak dena azkartu du. Azken 8-10 urteetan demokratizatu egin da teknologiarako sarbidea, eta integratzailearen figura gero eta garrantzitsuagoa da, negozioaren zatiak hartzen dituen eta berria eta dagoena integratzen dituen figura hori”, azpimarratu du Pablo Palacín Elkorreko marketin arduradunak.
Azken urteotan neurrira egindako fabrikaziorantz egokitzeko prozesua bizi izan du sektorea asetzeko. Izan ere, atzean geratu dira katalogo itxi bat eskaintzen zuten ekoizpen-fabrika handiak. “Gero eta gehiago egiten dira neurrira egindako proiektuak eta produktuen serie laburrak edo bateratuak. Horrek iraultza handia ekarri du makineriari dagokionez; orain malgutasuna eskaintzen duten ekoizpen-lerroak edo makinak behar dira. Gure proposamena da proiektu bakoitzaren sistemetan diseinu pertsonalizatutik hasi eta eskatutako fabrikaziora arteko tresnak integratzea. Horretarako, prozesu digital integratuak eta Lean Manufacturing metodologia proposatzen ditugu, gure bezeroek modu seriatuan pertsonalizatutako produktuak egin ditzaten“, azpimarratu du Palacinek.
Beraz, makina-saltzaileak baino gehiago, “partner teknologikotzat” definitzen da Elkor. “Jakina, gure negozioaren zati handi bat ekipoen salmenta da, baina gure pentsamoldea altzarien, zuraren eta aluminioaren sektoreari irtenbide onenak ematea da, eta horrek softwarea ere barne hartzen du”, azaldu du marketineko arduradunak. Horrela, Zumaiako enpresa hainbat software integratzeaz arduratzen da, erabateko funtzionaltasuna lortzeko. “Gure ikuspuntutik, merkatuan ez dago soluzio integral eta unibertsalik; beraz, soluzio generikoetan oinarrituta, Elkorrek bere garapena propioa egiten du, bezero bakoitzaren behar bakoitzari erantzuteko”, nabarmendu du.
Zentzu horretan, Palacínek nabarmentzen duen proiektuetako bat Equilanentzat egindakoa da, retail sektorerako altzariak fabrikatzen dituen eta 25 urtetik gorako ibilbidea duen enpresa gipuzkoarra. “Azken urteotan esponentzialki hazi den enpresa da, eta, gainera, marka propio bat sortu du, Kana. Etapa berri horri aurre egiteko eta hedapen-plana azkartzeko, produkzio-maila handitzeko beharra zuen. Horrela, bada, konpainiari lagundu diogu bere tailerra teknologizatzen, biltegi adimenduna eta itzulerako kanteagailua instalatuz“, zehazten du.
Era berean, Amunarrizentzat egindako proiektua nabarmentzen da, merkaturatzaile handientzako eta ‘contract’ enpresentzako armairuak eta altzariak fabrikatzen erreferentea. “Urteak daramatzate 4.0 industrian sartzen automatizazio-maila handiarekin”, azaldu du marketineko arduradunak. “Orain ebakigailu bat instalatu dute, ebaketa bakoitzean sortutako erretenak biltegira automatikoki itzultzeko aukera ematen diena, gero erabili ahal izateko; horrez gain, bigarren ‘nesting’ bat ere instalatu dute, ekoizpen-lerro berri bat sortzeko, lehendik dagoena bikoiztuz. ‘Nesting’ honek karga eta deskarga automatikoa ere badu, eta horrek baliabide gutxirekin dena bulego teknikotik kontrolatzea eta fluxua jarraitua izatea errazten du “, gehitu du.
Eta norabide horretan jarraitu nahi du Elkorrek datozen urteetan. “Eboluziorako eta etengabeko hobekuntzarako pentsamoldea dugu“, esan du Palacinek. “Merkatuak sortu dituen beharretara egokitzen joan gara; izan ere, azkenean, beharrak aldatu egiten dira, produktuak pertsonalizatu, ekipoak berritu… eta atzean norbait egon behar da, aldaketa horietan parte hartzeko gai izateaz gain, beste enpresa batzuetan ezartzeko gai izango dena“, azpimarratu du.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?