Elur Equipment-ek merkatuko erreskate-dispositibo “balioaniztunena” sortu du
Search and Rescue enpresa bizkaitarra erreskate dispositibo berria kaleratzeko lanak amaitzen ari da. Elur Gaman izeneko gailu berri honen helburua merkatuan iraultza bat bultzatzea da, ehorzketa-egoeretan (elur-jausiak) zein ingurune naturalean galdutako pertsonen edo zauritutako biktimen egoerei aurre egiteko gai den lehen sistema kaleratuz.
Konpainia 2014an hasi zen lanean, mendiarekin eta eskiarekin lotutako esperientziak sortzeko asmoarekin. Baina 2015ean Nepal suntsitu zuen lurrikarak enpresa bultzatu zuten hiru ekintzaileak -Jon Barredo, June Saenz de Urturi eta Asier Palacio– markatu zituen, eta enpresak bere helburuak aldatu zituen, horrelako hondamendietan biktimak erreskatatzeko irtenbide teknologiko bat garatu nahian.
“Elur-jausietako bizi-detektagailuek edo DVAek ez dute berrikuntza handirik izan 1980an agertu zirenetik”, adierazi du Barredo enpresako zuzendari estrategikoak, “ez da aldaketa disruptiborik izan”. Orain arte, erreskate proposamen ezberdinak egin dituzte, ABS motxila puzgarriak eta beste batzuk, baina “ez da garapen handirik egin gailu lokalizatzaileen arloan”. Elur Equipment marka komertziala duen konpainiak teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua egin du bere tresna garatzeko, eta larrialdietan gailu bikiak bilatzeko gai izango da. “Merkatuko balioaniztunena da”, azpimarratu dute.
Hasiera batean, Barredok azaldu duenez, gailua talde profesionalen esku egongo da, eta, horrela, gailuarekin lan egingo dute tresna hobetzeko. Bereziki aipatu ditu euskal erreskate taldeak, hasieratik aktiboki lagundu dutelako proiektuan eta dispositiboaren jabe egiten lehenak izatea nahi dutelako. “Erreskate taldeek garapenean lagundu digute, eta horrelako soluzioak gehien behar dituztenak dira, egunero haien bizitza arriskuan jartzen dutelako“.
“Nazioarteko mendiko merkatua” dute helburu bezala, “bereziki Ipar Amerika eta Alpeak, munduko mendiko kirolarien kopuru handiena biltzen duelako”. 2021ean hasiko den ezarpenaren bigarren fasean, azken bezeroarengana jo eta beren gailua denda espezializatuetan eskaintzeko asmoa dute.
Elur Equipmentek SPRIko eta BEAZeko enpresa berritzaileentzako laguntza jaso du, eta mendiko esku-hartzeetan zentratuko da hasiera batean; izan ere, konpainiako kideek, Alex Txikon alpinistak besteak beste, esperientzia gehien duten tokia da. Baina, lantaldeak azaldu duenez, lanean ari dira beren sektoretik kanpo aplikatzeko beste puntu batzuk identifikatzeko. Irailaren 25ean Biscay Bay Sartup Campus ekitaldian lehen saria jaso zuen Elurrek.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.