Elytra, hiru negozio ezberdin dituen ETE gipuzkoarra
Elytra Gipuzkoako ETE bat da eta euren artean harreman eskalatua duten hiru negozioengatik bereizten da: mantenu elektrikoko sistemak, altuerako segurtasuna eta magnetismoak. Enpresak familia-enpresaren izaerari eusten dio eta bere fakturazioaren %5a I+D-ra zuzentzen du. 25 pertsonako plantillarekin duela bost urte ekin zion nazioartekotzeari.
Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez sortu da. Honen bidez, SPRI Taldeak euskal enpresei beren proiektuak SPRIren plataforman ezagutzera emateko aukera ematen die.
Enpresa Donostian sortu zen 1963an eta 1970an gaur egungo Lezoko instalazioetara lekualdatu zen. Bere hastapenetan, enpresa honek garabi edota makina mugikorretarako mantenu elektrikoko sistemak (hala nola, kable elektrikoak kiribiltzeko gailuak) eskaintzen ziharduen. 1970eko hamarkadan “banaketa magnetikoko sistemekin eta mantenuan, zeramikan edo zementazioan burdin materialak birziklatzeko sistemekin hasi ginen” azaltzen du Gorka Olaizola gerenteak. Esate baterako, burdina banantzeko irinen sektorean dihardute, harrigarria dirudien arren, “ekoizpen-prozesuagatik beti geratzen baita burdin arrastoren bat”.
90eko hamarkadaren hasieran Elytra bere hirugarren negozioan sartu zen: industrian altueran egiten diren lanetarako segurtasuna. Marka ingeles baten banatzaile eta instalatzaile gisa hasi ziren. “Eta duela 10 urte altuerako segurtasun-produktuen ekoizle bilakatu ginen. Lehen instalatu egiten genituen; orain, ordea, instalatzaileei saltzen dizkiegu”.
Hainbat motako produktuak
Hala, konpainiak hainbat motako produktuak eskaintzen dizkie bere bezeroei. Mantenu elektrikoan, kable elektrikoak kiribiltzeko gailuak dira, makina mugikorrei eta kableak eramaten dituzten kateei mantenu elektrikoa ahalbidetzeko kolektoreak. Altuerako segurtasunean, segurtasuneko kable-sistemak dira, bai horizontalak bai bertikalak, eraikuntzako obretara eta eraikin industrial zein zibiletara zuzenduak. “Gainera, barandak bezalako babeserako beste produktu batzuk ere merkaturatzen ditugu”. Enpresa honen hirugarren negozioan, magnetismoan, plaka magnetikoak bezalako produktuak merkaturatzen dituzte, “imanen oinarri direnak, hala nola danborrak edo estraktoreak”.

Empresako produkto batzuk.
“Dibertsifikatzearen alde egin genuen eta funtzionatu egiten du”. Negozio nagusia mantenu elektrikoa da, eta honen ostean segurtasuna eta magnetismoak. Honako sektoreetarako lan egiten dute: industria-sektorea, portuetatik hasi eta fundiziora arte; altuerako segurtasuna eta, magnetismoan, mantenua, zeramika eta birziklapenetik hasi eta zementu, irin eta azukre-enpresetara arte.
Enpresaren ohiko merkatuak Iberiar Penintsulakoak dira, baina duela bost urte Latinoamerikan sartu zen. “Eta dagoeneko esportazioaren %15-20an gaude”.
Elytraren abantailetako bat bezeroentzako arreta da, “oso berehalakoa da eta arretarako stock nabarmena dugu”.
Plantilla 25 bat pertsonak dute eta urteko fakturazioa 5 milioi euro baino gehiagokoa da. Ingresuen %5a I+D-ra zuzentzen da, “batez ere segurtasunaren sektorean. Produktua garatzeko ofizina tekniko bat dugu eta zentro teknologikoekin elkarlanean ibili gara”.
Enpresaren erronkak honakoak dira: produktua garatzea eta hau haztea, I+D-ko inbertsioa areagotzen jarraitzea eta erbesteko merkatuak handitzen jarraitzea. “Latinoamerikan, gauden tokian, finkatu nahi dugu, eta beste leku batzuetara zabaldu.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da