Albisteak 16 Azaroa, 2021

Embalan3, makina-erremintaren sektorerako enbalaje industriala

Bergaran kokatuta dagoen enpresak merkantziak garraiatzeko enbalaje-zerbitzu integrala eskaintzen du.

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Embalan3 egurrezko eta neurrira egindako enbalatzeko materiala diseinatzen eta fabrikatzen du. Bergaran (Gipuzkoa) duen egoitza nagusitik makina-erremintako, ekipo-ondasuneko, trenbideko eta energiaren sektoreko enpresei ematen die zerbitzua, besteak beste. Gaur egun 50 profesional inguru ditu. Ion Alberdi Embalan3ko zuzendari gerenteak argitu duenez, “merkantziaren defentsa egiten dugu, garraioan kaltetu ez dadin eta helmugara baldintza onetan irits dadin”.

Azken urte hauetan, Embalan3k bezeroei zerbitzu integrala ematearen aldeko apustua egin du, enbalaje-materiala saltzera eta logistika-zerbitzua bideratuta. Plasgad multinazionalarekin batera, Epack3 enpresa sortu du, palletak, kaxa tolesgarriak, tiraderak, plastikozko ontziak eta packaging materialak merkaturatzen dituen enpresa.

Gainera, 2019tik, enpresa gipuzkoarrak bigarren lantegi bat du Zaramillo de Güeñesen (Bizkaia) kokatuta, Bilboko portutik oso gertu. “Estrategikoki, guretzat garrantzitsua da portutik gertu egotea, gure bezeroek portuan duten edozein beharrizani azkarrago erantzun diezaiokegulako. Gainera, kokapen horrek aukera ematen digu gure eremuan (Gipuzkoa) ez dauden bezero potentzialekin harremanetan jartzeko”, gaineratu du Ion Alberdik.

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Embalan3-en merkatuaren beharrak ikusita, eta beste arlo batzuetan lanik ez zegoenez, metakrilatozko manparak egiten hasi ziren farmazietarako, osasun-zentroetarako, enpresetarako eta erakunde publikoetarako, besteak beste. Maskarak fabrikatzen dituen Wolfratrex enpresaren sorreran ere parte hartu zuen, Lazpiur, Egile eta IDRrekin batera.

Etorkizunera begira, Gipuzkoako enpresak produktu berrien garapenean lan egiten du. Gainera, Bergarako instalazioak handitzeko eta berritzeko lan prozesuan murgilduta dago. “Adibidez, gure gaitasuna handituko duen ebaketa-lerro berri bat gehitu nahi dugu”, Embalan3-eko zuzendari gerenteak azpimarratu duenez.

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu hemen zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.

 

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.