Energia berriztagarrien bidez bultzatutako itsas dron bat sortu dute Azti eta Branka Composites ETEak, itsasoan ikerketa garatzeko
Itsas azaleko Itsasdrone drona Branka Composites eta AZTI zentro teknologikoaren arteko lankidetzatik sortu da, iraupen luzeko misioak bultzatzeko eta hainbat zeregin modu autonomoan gauzatzeko helburuekin. Isuririk ez duten energia berriztagarriekin % 100ean funtzionatzen du, eta bere fabrikaziorako erabili den erretxinak bio jatorriko osagaien% 30a ditu. Gainera, fabrikazio-prozesuek ingurumena errespetatzen dute.
Honako hauek dira Itsasdronek dituen ezaugarriak: bi eguzki panel, bi propultsatzaile elektriko autolubrikatuak, bi bateria talde, biomasa aurkitzeko zunda, estazio meteorologikoa, GPSa, joystick/irrati/satelite bidezko komunikazioa, datuen biltegiratzea eta energiaren kudeaketa adimenduna. Energia aurrezteko egoera bat du gainera, eta egoera horretan autonomia mugagabea du, eguzki panelen karga nahikoa delako dronaren kontsumoa egun osoan zehar hornitzeko. Eguzki-kargarekin arazoren bat izanez gero, bateriek 3 eta 4 egun bitartean iraungo lukete, dronaren bilketa erraztuz.
Ikerketa ozeanografikoan, meteorologikoan edo biologikoan eta itsas agintarien kontrol jardueretan aplikazioak dituen drona da. Gainera, helburuen monitorizazioa ere egingo du. Gaur egun, Itsasdrone Bioman eta Juvena bezalako proiektu europarretan erabiltzen ari da, arrantza-biomasaren ikerketan.
Arrantza industriak, offshore energiaren sektoreak edo nazioarteko administrazioek dagoeneko itsas robotikako inguruan sortzen ari diren erantzunekiko interesa azaldu dute. Brankak erabilpen desberdinentzako balioa izango duten dronen bariazio desberdinak merkaturatzeko prest dago. Une honetan, Branka Composites eta AZTI-Basque Research & Technology Alliance (BRTA) parte den zentroa- helburu anitzetarako tripulaziorik gabeko itsasontzi-eredu aurreratuago batean ari dira lanean. Itsasontzi honek 6 metroko luzera izango du, eta sektore askotariko itsas-misioetarako prestazio handiagoak izango ditu. Gainera, epe ertainean hazteko ahalmen handia du proiektu honek.
Lotutako albisteak

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin
"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin