Energia-eraginkortasuna bultzatzeko material aurreratuak
Tecnalia korporazio teknologikoak Frantziako Keey Aerogel-ekin bat egin du aerogelak garatzeko
Europako industria energia-eraginkortasuna bultzatzen, lehiakortasuna areagotzen eta berotegi-efektuko gas isurketak murrizten lagunduko dioten teknologia eta soluzio berrien bila dabil. Testuinguru honek aerogelak bezalako material berrien ikerketa eta garapena erraztu du. Aerogelak super-isolatzaile termiko aurreratuen familiari atxikitako soluzioak dira.
Nano-egituratutako material solido hauetan, nanoporoen sare bat sortu ohi da Knudsen efektua eraginez. Fenomeno honi esker, aerogelak dira ingurumeneko presioaz eroankortasun termikorik txikiena eskaintzen duten solidoak, eta ondorioz, ohiko material isolatzaile termikoek baino erresistentzia termiko handiagoa dute.
Tecnalia korporazio teknologikoak, Keey Aerogel konpainia frantsesarekin batera, lehiakortasun handiko aerogel baten fabrikazioa erraztuko duen prozesu berri bat garatu du. Sistema silize eduki handiko material birziklatua duen kostu txiki-txikiko lehengai batean oinarrituta dago.
Iturria: Caloryfrío, Tecnalian senior researcher dabilen Eunate Goitiren artikulu batetik abiatuta
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa