Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 ekaina, 2018 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Energia Klusterrak urteko Batzarra egin du 2017ko ekitaldi onaren ondoren eta merkatuan hazteko aurreikuspenekin

Batzarrak Luis Rodríguez Llopis IDOMeko Presidentea buru duen Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuen

 

Batzarrak Luis Rodríguez Llopis IDOMeko Presidentea buru duen Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuen

Nazioarteko merkatuetan egindako energia berriztagarrien arloko inbertsioak eta euskal enpresek merkatu horietan duten posizionamendu ona giltzarrizkoak izan dira 2017ko ekitaldi positiboan

 

Euskadiko Energia Klusterrak 2018ko Batzar Nagusia egin zuen atzo, ekainak 28, Bizkaiko Teknologia Parkean, oro har positiboa izan zen 2017ko ekitaldiari buruzko balantzea aurkezteko. Urte horretan ere, nazioarteko merkatu gehienetan egindako energia berriztagarrien arloko inbertsioen goranzko bilakaera eta gure enpresek merkatu horietan duten lehia-posizionamendu ona giltzarrizkoak izan dira energia sektoreko euskal enpresentzat. Horren mesedegarriak izan ez diren alderdien artean, Oil&Gas sektoreko enpresa hornitzaileen zailtasunak aipatu ziren, horien inbertsioak petrolio-upelaren prezio baxuek oztopatu baitzituzten.

 

Energia Klusterrak 168 bazkide ditu egun. Sektoreak maila globalean 57.000 milioi euroko fakturazioa egin zuten eta 22.000 langile baino gehiago ditu Euskadin. 2017ko kontuak eta 2018rako Kudeaketa Plana onartu ondoren, Klusterraren Batzarrak IDOM enpresa –bere Presidente Luis Rodríguez Llopisen bitartez– buru duen Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuen. Batzarrak orain arte Presidente karguan izan den Jose Javier Arteche omendu zuen, sektorean egindako ibilbide profesional luzea eta azken urteotan Presidente gisa egindako lana eskertuz.

 

José Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko Zuzendari Kudeatzaileak 67 herrialdetan zuzeneko presentzia duten energia sektoreko 42 euskal enpresak aipatu zituen. Enpresei laguntzeko (bereziki, enpresa txiki eta ertainei) eta garrantzizko eragileekiko harremanak errazteko asmoz, Energia Klusterrak nazioartekotze agenda trinkoa garatu zuen 2017an, balio-kate desberdinentzat lehentasunezkotzat jo diren herrialdeetarako 9 enpresa-misio antolatuz (Mexiko, Txile, Kolonbia, Maroko, Frantzia, Holanda eta Alemania).

 

Era berean, eskari espezifikoetara egokitzeko berrikuntza-gaitasuna eta zerbitzuaren bizkortasuna nabarmendu zituen nazioarteko lehiakortasunari eusteko faktore nagusitzat. Gaitasun teknologiko honen isla dira Euskadin 2017an egindako I+G arloko 260 milioi euroko inbertsioa eta Klusterraren bitartez egituratu ziren lankidetza bidezko proiektu eta ekimen estrategikoak.

 

Batzarrean, Obama Presidentearen Administrazioan (2013-2017) Estatu Batuetako Energia Departamentuko (DoE) Energia Eraginkortasun eta Energia Berriztagarrien Arloko (EERE) Fabrikazio Aurreratuaren Bulegoko (AMO) Zuzendaria izan zen Mark Johnson-ek hitz egin zuen gonbidatu gisa. Berrikitan, Clemson-eko Unibertsitateko (Ipar Karolina) “Center for Advanced Manufacturing” zentroko Zuzendari izendatu dute. Energia sektorean izandako bilakaera energetikoa gertu-gertutik ezagutu eta Obama Presidentearen garaian energia berriztagarriei laguntzeko politika publikoen arduraduna izanik, Johnson-ek berariaz nabarmendu zuen digitalizazioak fabrikazio-prozesuetan nahiz aktibo energetikoen eragiketa eta mantentze-lanetan duen garrantzia, eta aurrerantzean ere Estatu Batuek sorkuntza berriztagarrien arloko inbertsioen eta elektrizitate-azpiegituren modernizazio eta digitalizazioaren aldeko apustari eutsiko dion konfiantza azaldu zuen.

 

Hormaechek aldeko aurreikuspenak aurkeztu zituen 2018rako, sorkuntza berriztagarrien nahiz elektrizitate-azpiegituren arloko inbertsioek goranzko joerari eutsiko dioten egungo testuinguruan. Bestalde, upelaren prezioan gertatu berri den gorakadak Oil&Gas sektoreko enpresa hornitzaileen aurreikuspenak hobetu ditu, 2018an baliabide berrien arloan gerta daitekeen inbertsioaren hazkundearen ondorioz.

 

Munduko hainbat eskualdetan (Ipar Europa, India, Latinoamerika eta AEBetako zenbait estatutan) egindako energia-enkanteei erreparatuta, garrantzi handiko hazkundea aurreikus daiteke sorkuntza berriztagarriko instalazio berriei dagokienez, bereziki energia eolikoan eta eguzki-energia fotovoltaikoan. Merkatuko bolumenaren gaineko inpaktu positiboa izango duen arren, enkante horietako adjudikazioen prezio baxuak presio handiak eragiten ari dira dagoeneko kostuetan eta marjinetan, eta lehia gogorra balio-kate osoan. Elektrizitate-sareei dagokienez, hauxe baita euskal industriaren sektore garrantzitsuenetakoa, kontsumoaren elektrifikazioan nahiz sarearen digitalizazioan (“Smart Grids”) nagusitzen ari diren joeren eraginez, elektrizitatearen garraio eta banaketaren arloko inbertsio berriak sortuko dira.

 

Espainiako merkatu elektrikoaren egoerari dagokionez, Espainiako Gobernuaren 2017ko enkanteetan egindako energia eolikoko 4.128 MWen eta energia fotovoltaikoko 3.909 MWen esleipena izan zen 2017ko albisterik garrantzitsuena, datozen 2 urteotan euskal enpresa askorentzat sor ditzaketen aukeren harira.

 

Energia Klusterrari buruz

 

Energia Klusterrak Euskadin dauden energia sektorearen balio-kateko enpresa nagusiak (energia-operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak zein ingeniaritza eta zerbitzuetako enpresak), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak eta energia arloko erantzukizunak dituzten administrazio publikoko erakundeak biltzen ditu. Gaur egun, 168 bazkide baino gehiago ditu, eta jarduera ugari egiten ditu nazioartekotzearen, garapen teknologikoaren eta enpresa-berrikuntzaren esparruetan.

 

Lotutako albisteak

29 uztaila, 2024 Berrikuntza
Rectificados Lakunzak artezteko makina bertikal berria du, doitasun handiagoko lanak egiteko
Irakurri gehiago
22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak