Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 30 apirila, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

“Enpresek fabrikazio gehigarriaren arloan lekua hartzeko unea da”

Luis Palenzuelak, Tecnaliak (BRTAren kidea, Basque Research and Technology Alliance) arlo aeroespazialean duen ikertzaileak, etorkizunerako eszenatokiak aztertu ditu Tecnaliak sortutako urrutiko prestakuntza-foroan. Foru honetan, koronabirusaren osasun-larrialdian zehar blockchain, 5G edo biki digitala bezalako berrikuntzei buruz hitz egin da. Hitzaldi osoa hemen dago eskuragarri. 
Tecnalia
Industry Unit, Technology Centre, Tecnalia Research & Innovation, Donostia, San Sebastian, Basque Country, Spain

Azken urteotan, Euskadiko eta beste lurralde batzuetako industria-sektoreek plastiko eta konpositeen fabrikazio gehigarriko ekipoak erosi dituzte, behar bakoitzari egokitutako forma geometrikoak sortzeko geruzaz-geruzako teknologia materiala modu kontrolatuan ezartzeko. Zer gertatu da ekipo horiek erosi eta gero industrian? Luis PalenzuelakTecnaliak (BRTAren kidea, Basque Research and Technology Alliance) arlo aeroespazialean duen ikertzaileak, etorkizunerako eszenatokiak aztertu ditu Tecnaliak sortutako urrutiko prestakuntza-foroan. Foru honetan, koronabirusaren osasun-larrialdian zehar blockchain, 5G edo biki digitala bezalako berrikuntzei buruz hitz egin da. Hitzaldi osoa hemen dago eskuragarri. 

Teknologia hauen inguruan sortutako itxaropen handien aurrean “nolabaiteko etsipena edo frustrazioak” egon dira azkenaldianbaina aro horren ondoren, fabrikazio gehigarriak “etorkizun handia” duela adierazi du Palenzuelak: “Enpresek lekua egiteko garaia orain da, teknologia erabat heldua ez egotea abantaila bat delako; aplikazio-eremu bat garatzen bada, abantaila lehiakorrak sortuko dira”.  

Hasierako “etsipen hori enpresetara heldu zen ekipo batzuk prest jartzeko asko sufritu behar izan zutelako eta kasu batzuetan piezen azaleko kalitatea eta sistema hoberenak ez zirelako. 3D inprimaketa gainjartzen diren geruzen bidez egiten delako gertatu zen hori, pieza batzuek trinkoak izateko behar duten presioa aplikatu gabe. Geruzen bidez funtzionatzen duen metodo honek, objektu bereko propietateak desberdinak izatea eragiten du -puntu batzuetan beste batzuetan baino gogorragoak dira, eta abar-. Xehetasun horiekin jokatzen jakitea garrantzitsua da, “kontrolatu behar diren aldagai asko daude“, aitortu du ikertzaileak. Prozesuak motelak dira, lehengaiak garestiak dira eta teknologiak aldaketak oztopatzen dituzten fabrikatzaileei erosten zaizkie –askotan ez dituzte probak egiteko eta beharrizan zehatzetara egokitzeko aldaketak onartzen- 

“Ekipo bat erostea eta botoi bat sakatzea gakoak izango balira, ez legoke lehiarako abantailarik, edozeinek ekipo bat erosi ahal duelako. Baina erabilpena ezagutu behar da, sormenaren eta ezagutza teknikoaren bidez balio erantsi altuko aplikazioak lortzeko “, adierazi du Palenzuelak. Enpresa batzuek bide hori ibili dute eta dagoeneko errentagarritasuna lortzen ari dira, baina badira ere beste batzuk zain daude beren sektoreetan izan ditzakeen aplikazioengatik.  

Zein da etsipen fase hori gainditzeko gakoa? Palenzuelak ikuspuntua aldatzearen alde egin du, teknologia hori prozesu industrialaren beste zati bat bezala kontuan hartzeko alde, ondorengo “post-prozesu” jakin batzuekinBeste modu batean esanda, ez du espero 3D inprimagailutik pieza baten azken bertsioa lortzea, baina bai azken piezaren aurreko prozesu tradizional batzuk ordezkatzea: “Gure ustez gauza sinestezinak lor daitezke industria-eremuan, egungo prozesuak teknologia gehigarriarekin ordezkatuz (…) hibridazioak lagundu dezake, ez da espero azken pieza inprimaketa-prozesuan lortzea, baina bai fase konplexuena, ondoren beste prozesu batzuekin osatuz”. 

Fabrikazio gehigarriaren integrazioan aurrera egiteko une garrantzitsua dela azpimarratu du: “Fabrikazio gehigarriaren teknologiak garatu arte itxaron dezakegu, edo onartu dezakegu epe motz-ertainean fabrikazio gehigarriak puntu zehatz bateraino laguntza ematen digula eta ondoren osatu behar dugula. Kasu askotan, prozesu garestienen ordez fabrikazio gehigarria erabil daiteke, nahiz eta gero osatu egin behar izan, lehiarako abantaila sortzen jarraitzen duelako “. 

Etorkizun oparo horren erakusgarri da sektore desberdinetatik jorratu diren proiektuen konplexutasuna areagotu izana, automobilgintzako piezen pertsonalizaziotik hasi eta arkitekturako maketetaraino. Bioosasunaren sektorearekin lotutako produktuen aukera ere zabala da: hortzetarako ereduak edo eredu anatomikoak, erabilera bakarreko ekipamendu mediko osagarriak, ortopedian eta  inplanteetan aurrerapenak egin dira. Baita industrian ere, pieza funtzionalekin, ordezko piezekin, moldeekin eta erremintekin.

Lotutako albisteak

19 abendua, 2024 Berrikuntza
Zeatz: “Urte hauetan lortutako esperientziak garrantzi handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu”
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Berrikuntza
Vidrala: “Aiaraldearentzako aukerarik onena bertako lehiakortasuna da”
Irakurri gehiago
9 abendua, 2024 Berrikuntza
Jose Barreira: “Arabako industria sendoa da, baina prestakuntza handia behar du”
Irakurri gehiago
4 abendua, 2024 Berrikuntza
Jon Ansoleaga (Build:Inn): “Euskadiko Eraikuntza Behatokia Europa mailan garrantzitsuena izatea dugu helburu”
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak