Enpresek proposamenak egin ahal izango dituzte Agenda 2030erako
Gobernu Zentralak eta Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sareak kontsulta bat zabaldu dute Estatuko enpresa guztiek euren proposamenak egin ditzaten Agenda 2030i buruz. Agenda 2030 nazioarteko proiektu bat da, eta helburutzat dauka garapen jasangarria bultzatzea ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan. Inkesta onlinekoa eta irekia da, eta zabalik dago Espainiako enpresa guztientzat, edozein izanik ere bakoitzaren izaera, sektorea edo titulartasuna.
Ekimen hori Gobernu Zentralaren Bigarren Presidenteordetzaren planen barruan kokatzen da eta helburutzat du 2030erako Garapen Jasangarriko Estrategia bat definitzea, bere bitartez identifikatzeko Covid-19aren osteko suspertze-testuinguruan Agenda 2030 lortzeko bultzatu beharko diren lehentasunezko aldaketa eta politika publikoak.
Munduko Itunaren Espainiako Sareak dei egin die autonomi erkidego guztiei, Euskadi barne, inkesta erraz hau zabaldu dezaten enpresa eta organismoen artean. Gainera, euskal enpresen inguruneari –bezeroak, hornitzaileak eta beste interes talde batzuk– eskatu dio inplikatzeko ekimen honetan, horrela emaitza hobeak lortzeko eta enpresa guztien ahalik eta irudi zehatzena izateko euren tamaina, sektore eta kokapen geografikoari dagokionez.
Kontsulta elektronikorako proposamenak aurkezteko epea irailaren 27an amaituko da. Ateratzen diren ondorioak Garapen Jasangarriko 2030eko Estrategiaren definizio-prozesuaren barruan bideratuko dira, bere ibilbide-orria oraindik osatzen ari da baina.
Eusko Jaurlaritza aktiboki parte hartzen ari da Agenda 2030ean hainbat ekimen antolatuz. Adibidez, prestakuntza-saio telematiko bat antolatu du datorren irailaren 24an, Munduko Itunaren Espainiako Sarearekin batera, klusterretako kide diren euskal enpresentzat. Ekitaldi horren helburua da Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) inguruko prestakuntza- eta kudeaketa-tresnak eskaintzea kluster erakundeetako kide diren euskal enpresei.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa