Berrikuntza Finantziazioa
Albisteak 16 uztaila, 2018

Enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren programak aurrekontu handiagoa izango du eta proiektu gehiago babestuko ditu

SPRI Taldeak kudeatzen duen Innobideak 2018 ekimenak aukera ematen die LHko ikastetxeei eta Eskaintza-Eskaerako Bitartekaritza Eragileei enpresen hornitzaile izateko

 

SPRI Taldeak kudeatzen duen Innobideak 2018 ekimenak aukera ematen die LHko ikastetxeei eta Eskaintza-Eskaerako Bitartekaritza Eragileei enpresen hornitzaile izateko

Programa horrek, irailaren 27ra arte zabalik egongo denak, 2,5 milioi euro esleituko dizkie euskal enpresei berrikuntza-proiektuak garatu ditzaten

 

Eusko Jaurlaritzaren Innobideak programak, euskal enpresen kudeaketa hobetzea eta negozioa dibertsifikatzea helburu duenak, aurrekontu handiagoa izango du aurten, eta horri esker, enpresek proiektu gehiago aurkeztu ahal izango dituzte. Gainera, Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitako eskaintza-eskaerako bitartekaritza eragileek enpresen hornitzaile izan ahalko dute.

 

SPRI Taldeak –enpresen garapenerako euskal agentziak- kudeatzen duen programa horrek 2,5 milioi euro jarri ditu euskal enpresen eskura, beren lehiakortasuna hobetu dezaten berrikuntzak aplikatuz arlo hauetan: kudeaketa, merkatuak birdefinitzea aukera nitxo berriak bilatuz, produktu berriak definitzea, antolakuntza-eredu berriak, produkzio-prozesu berriak eta negozioaren optimizazioa, formulak bilatuz pertsonen parte-hartzea sustatzeko. 2018ko deialdiko zuzkidura aurreko ekitaldikoa baino %15 handiagoa da eta eskaerak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 27ra arte.

 

Innobideak programak aurtengo edizioan dakartzan nobedadeetako bat da diruz laguntzeko moduko proiektuen artean sartu dituela antolakuntzan eta prozesuetan berritzea helburu duten proiektuak. Horiez gain, Programak orobat babestuko ditu orain arte babestu izan dituen esparruak: produktua eta merkatua.

 

Gainera, laguntzak dekretu bakar batean bildu dira, non hiru laguntza-ildo bereizten baitira: Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak.  Kudeabide ildoaren helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea kudeaketa aurreratuaren bitartez, Lehiabide ildoarena produktuetan, prozesuetan, merkatuetan eta antolakuntzan berritzea, eta Pertsonak ildoarena langileek parte har dezatela enpresetan.

 

Bestalde, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) Eskaintza-Eskaerako bitartekaritza eragileek eta Lanbide Heziketako ikastetxeek enpresen aholkulari bezala parte har dezakete programan. Orain arte enpresek ildo bakoitzeko laguntza-proiektu bat baino ezin izan dute aurkeztu, baina aurten ez dute inolako mugarik.

 

2013. urteaz geroztik martxan

Innobideak programaren helburu nagusia da ETEei berritzen laguntzea teknologia arloko I+G-z harago. Estrategia horren onuradunak dira industri arloko enpresak, enpresa horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako enpresak, eta informazio eta komunikazio gizartearen arlokoak, baldin EAEn zentro bat badute beren jarduera ekonomikoa garatzeko.

 

Innobideak programak,  2013. urteaz geroztik martxan dagoenak, eta harrezkero hainbat berrikuntza sartu dituenak bere jarduera-ildoetan (Foru Aldundien lakindetzarekin Kudeabide ildoan), 1.720 proiektu babestu ditu industria arloko 660tik gora  enpresatan, horietatik %72 Euskadiko arlo estrategikoetakoak, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian esaten den bezala.

 

Enpresa horien fakturazioa 3.000 milioi euro ingurukoa da eta EAEko industria arloko BPGren %17 baino gehiago ordezkatzen dute. Aipatzekoa da 50 langile baino gutxiagoko enpresak direla Innobideak programan gehien parte hartzen dutenak, baina, orobat, parte hartzen dutela gure ekonomian trakzio-indarra egiten duten enpresa garrantzitsuek.

 

Iaz, SPRIk bi milioi eurotik gorako laguntzak esleitu zizkien onartutako 119 proiektuei; horrezaz gain, aipatzekoa da hiru Foru Aldundiek diru-laguntzak eman zizkietela Kudeabide ildoko proiektuei, programa horretako erakunde arteko lankidetzaren markoan.

 

Berrikuntza teknologikoaren ezaugarri nagusia da teknologia garatzea edo harekin erlazionatutako nobedadeak erabiltzea, aldiz, berrikuntza ez-teknologikoa antolakuntza eta merkatu arloetako berrikuntzekin lotuta dago. Eragina du enpresako arlo guztietan, eta, zehazki, alderdi hauetan: kudeaketako eredu eta praktikak, hornitzaile, bezero, langile eta bazkideekiko harremanak eta horien parte-hartzea, nola erosten eta saltzen dugun, logistikarekin zerikusia duten kontuak, eta merkatu berrietara sartzeko edo aukera berriak identifikatzeko moduak.

 

Lotutako albisteak

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
03/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Industria  Erronka-k  700  ikasle  baino  gehiagok  industria-enpresa  bat  izatea  simulatzea  ahalbidetzen  du
02/04/2025 Berrikuntza

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du

Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko  Jaurlaritzak  Gauzatu  Industria  programa  aktibatu  du  28  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Optidel  Biosystems-ek  arrisku-kapitaleko  inbertitzaileen  babesa  jaso  du

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du

Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu  

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Industria  Defendatzeko  Taldeak  Euskadiko  industriari  laguntzeko  lehen  neurria  onartu  du

Industria Defendatzeko Taldeak Euskadiko industriari laguntzeko lehen neurria onartu du

Industria Defendatzeko Taldeak lehen laguntza-programa bat aurkeztu du, “Emisio gutxiagoko ibilgailuak” erosteko, Euskadin errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunean aurrera egiteko eta, aldi berean, euskal industriarako funtsezkoa den sektore bati, automobilgintzari, laguntzeko

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Haizea  Wind  Groupek  bere  hazkundea  sendotu  du,  2024an  371  milioiko  salmentekin  eta  18  milioiko  irabaziekin

Haizea Wind Groupek bere hazkundea sendotu du, 2024an 371 milioiko salmentekin eta 18 milioiko irabaziekin

Haizea Wind Groupek, gainera, 2025ean hazkundea sendotzea aurreikusten du, kontratatutako eskaera zorroari esker

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.