Espezializazio adimenduneko estrategiak sektore biosanitarioa bultzatzeko
“Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa” jardunaldiek sektoreko 200 pertsona baino gehiago bildu zituzten urriaren 16 eta 17an Donostian
Basque Health Clusterrak, SODENAk eta Akitania Berriko GIPSO eta TIC Santé klusterrek antolatutako jardunaldi hauek sektorearen garapenerako beharrezko mekanismotzat jo dituzte mugaz gaindiko lankidetza eta espezializazio adimenduna
Aurten zahartzeari eta minbiziaren kronikotasunari buruzko ONCONAEN eskualde ekimenari atxikita garatu diren topaketen 2019ko edizioa Iruñean egingo da
“Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa” jardunaldiek hiru eskualdeetako 200 partaide eta agintari baino gehiago bildu zituzten urriaren 16 eta 17an Gipuzkoako Teknologia Parkean, eta bertaratutako guztiek ikerketaren eta espezializazio adimenduneko estrategien garrantzia nabarmendu zuten sektore biosanitarioan berrikuntza bultzatzeko eta honen garapen lehiakorra sustatzeko.
Jardunaldiak Basque Health Clusterrak, SODENA Nafarroako garapen ekonomikorako agentziak eta Akitania Berriko GIPSO eta TIC Santé klusterrek antolatu eta 48 hitzaldi eta enpresek eta ikerketa-zentroek egindako 30 aurkezpen bildu zituzten. Topaketen barruan, halaber, EEN (Enterprise Europe Network) plataforma europarrak kudeatutako 80 B2B topaketa baino gehiago antolatu ziren.
Mugaz gaindiko proiektuak bultzatzea xede duen ekimen honek, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, ikertzaileak, enpresariak eta inbertsiogileak bildu zituen, baita startupak eta ospitale publiko eta pribatuak ere, sektoreak euroeskualdean dituen erronka eta aukera nagusiei buruz eztabaidatzeko aukera erraztuz.
Era berean, jardunaldi hauetan, hiru mahainguru antolatu eta mugaz gaindiko lankidetzen lau arrakasta-kasu aurkeztu ziren. Hauen artekoa dugu, Basque Health Cluster, GIPSO klusterra, TIC-Santé klusterra eta SODENA bitartekari dituen ONCONAEN euroeskualde mailako proiektua, adineko herritarren minbiziari buruz hiru lurraldeetako enpresa, ospitale eta ikerketa zentroen arteko lankidetza sustatzea xede duena.
Hain zuzen ere, Basque Health Cluster buru eta Onkologikoa fundazioa eta beste hainbat eragile publiko eta pribatu partaide dituen mugaz gaindiko programa honetan txertatzea izan da jardunaldi hauen laugarren edizioaren berritasun nagusietako bat.
Onkologikoa fundazioko zuzendari Ander Urrutikoetxea arduratu zen, topaketaren lehendabiziko egunean, mugaz gaindiko ekimenaren helburuak aurkezteaz, 2018ko apilean abiarazitako proiektu honen barruan gauzatzen ari den “Onkogeriatriako Eskualdeko Behatokioaren” alderdi nagusiak zehazteaz gain.
Urrutikoetxeak zahartzearen eta minbiziaren kronikotasunaren inguruan lankidetzan jarduteak eta ezagutza partekatzeak duten garrantzia nabarmendu zuen jendaurreko agerraldian. “Minbizia hilkortasunaren kausa nagusia da munduan. Zahartzeari oso lotuta dagoen gaixotasuna da eta, egun, diziplina anitzeko era globalean aurre egin beharreko garrantzi goreneko erronka sozial, ekonomiko eta sanitarioa bilakatu da”, adierazi zuen Urrutikoetxeak.
Ildo horretan, ONCONAEN proiektuak lurraldeen arteko lankidetza sustatu nahi du ezagutza eta I+G arloko aukerak sortzeko, osasun-arreta egokiaren nahiz onkogeriatriaren inguruko garapen inustrialaren mesedetan.
Iruñea, Topaketen bosgarren edizioaren egoitza
Foroaren laugarren edizioaren inaugurazioan parte hartu zuten Euskadiko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernaezek, Akitania Berriko Osasun eta Silver Economy Zerbitzuko buru Carole Doucetek eta Nafarroako Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manuel Ayerdik, eta hirurek hiru eskualdeen arteko lankidetzan jarraitzeko beharra azpimarratu zuten, baliabideak optimizatzeko eta nazioarteko merkatuetan erarik eraginkorrenean lehiatzeko sektore biosanitarioak behar duen masa kritikoa lortzeko. Horren harira, hiru eskualdetako enpresari eta ikertzaileen arteko lankidetzak sustatzen lagun dezaketen era honetako topaketak antolatzearen garrantzia nabarmendu zuten.
Era berean, urriaren 16an, Topaketen harrera ofiziala egin zen Gipuzkoako hiriburuko Udaletxean. Ekitaldian, Eneko Goia Donostiako Alkateak ezagutzan oinarritutako garapen ekonomikoaren balioa nabarmendu eta Miramongo Teknologia Parkean osatzen ari den biozientzia-poloan garatutako lan eta gaitasun teknologikoak azpimarratu zituen.
Jardunaldiak urriaren 17an amaitu ziren SODENAko zuzendari Pilar Irigoienen agerraldiarekin, zeinek 2019an egingo den topaketen bosgarren edizioa Iruñean antolatuko dela iragarri baitzuen. Aurtengo edizioa Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, SPRI-Eusko Jaurlaritza, SODENA-Nafarroako Gobernua eta ADI-NAren (Akitania Berriko garapen-agentzia) laguntzaz kofinantzatu da, QUIRON-Salud, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren babespean.
Basque Health Clusterri buruz
Basque Health Cluster, 2010eko urriaren 27an Basque Biocluster izendapenaz eratutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, elkartutako enpresen interes komunak koordinatu, ordezkatu, kudeatu, sustatu eta defendatzea xede duena, betiere administrazio publikoekin batera eta biozientzien eta osasunaren arloko beste erakunde batzuen lankidetzaz, elkarteko kideen zein Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzia eta osasun sektorearen garapena, hazkundea eta nazioartekotzea sustatzeko asmoz.
GIPSO Klusterrari buruz
GIPSO (‘Groupement des Industries Pharmaceutiques et de Santé de Sud Ouest’ hitzen akronimoa) Frantziaren hego-mendebaldeko enpresa farmazeutikoen eta osasun arloko enpresen elkartea da. 1976en sortutako erakunde hau berrogei enpresa inguruk osatzen dute. Industria horien garapena, ikerketa eta lehiakortasuna bultzatzea du helburu.
TIC Santé Nouvelle- Aquitaine Klusterrari buruz
TIC Santé Nouvelle-Aquitaine klusterra, osasunean aplikatutako informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) diharduten Akitania Berriko industrien, ikerketa-zentroen eta unibertsitate-zentroen federazioa da, hirurogeita hamar erakunde inguru ordezkatzen dituena.
SODENAri buruz
Sodena Nafarroako Gobernuaren tresna finantzarioa da, Foru Komunitateko garapen enpresariala sustatzea xede duena.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.