Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 13 Azaroa, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

“Etorkizunean, biologian egindako aurrerapenek terapia pertsonalizatuak bermatuko dituzte”

Juan Carlos Antigüedad eta José Ramón Sarasuari elkarrizketa. Polimerbioren CEOa eta aholkulari zientifikoa, hurrenez hurren
Juan Carlos Antigüedad y José Ramón Sarasua de Polibermio
Juan Carlos Antigüedad eta José Ramón Sarasua, Polimerbioren CEOa eta aholkulari zientifikoa

Polimero biodegradagarriak, aldi baterako erabilerako gailu medikoak garatzea ahalbidetzen dutenak, Polimerbioren ekintza-esparruaren parte dira. Horiek zauritutako ehunak birsortzen laguntzen dute, bigarren ebakuntza kirurgikorik egin beharrik gabe. Konpainia bioteknologikoa Zientzia eta Biomaterial Polimerikoen Ingeniaritza (ZIBIO group) ikerketa taldearen spin off bat da, José Ramón Sarasua irakaslea buru duena, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) katedraduna, eta Polymaten ekosistemaren parte da. Donostiako egoitzatik, konpainiak urrats berriak eman ditu kaltetutako ehunak birsortzeko, biomaterial polimeriko bioxurgagarriak sortzeko helburuarekin. Juan Carlos Antigüedad eta José Ramón Sarasua enpresaren sortzaileetako batzuekin hitz egin dugu, hain zuzen ere CEOarekin eta enpresako aholkulari zientifikoarekin, hurrenez hurren.

Material berriak eta ehunen ingeniaritza al dira datozen urteetan medikuntzak aurrera egiteko bide bat?

Ehunen ingeniaritzan egindako aurrerapenak, zalantzarik gabe, material berrien sistemen eskutik doaz. Adibidez, polimero biodegradagarrietan oinarritutakoak, denbora finkatzeko plataforma gisa, gorputzaren barruko ehunen birsorkuntzan laguntzen dute. Gainera, molekula bioaktiboekin eta farmako espezifikoekin modu optimoan konbinatu daitezkeen materialak dira. Horiek modu lokalean askatuta, ehuna birsortzea ahalbidetzen dute materiala ateratzeko bigarren esku-hartze bat behar izan gabe, nahiz eta ehuna gogorra (hezurra) edo biguna izan (uretrala, nerbioa, kardiobaskularra, etab.)

‘Neurrira’ egindako polimeroak sortzen dituzue. Medikuntzaren pertsonalizazioaren aroan gaude?

Zalantzarik gabe, etorkizunean, genomikan eta proteomikan gertatzen ari diren aurrerapen garrantzitsuek terapia pertsonalizatuak sortuko dituztela aurreikus daiteke. Horietan, polimero biodegradagarria daramatenek berebiziko garrantzia izango dute terapietan farmako berriak zabaltzeko plataforma gisa, gaixotasunei aurre egiteko, minbizia barne.

Polimerbiok garatzen dituen produktu biomedikoek zer onura dakarzkie pazienteei eta medikuntzari? Eta zeintzuk dira produktu horien eta orain arte erabilitako gailu ez biodegradagarrien arteko desberdintasunak?

Duela gutxira arte, lesioak konpontzeko gorputzetan sartutako inplanteak metalezkoak edo zeramikoak ziren. Horiek ezinbestekoak izaten jarraitzen dute inplante iraunkorrak behar direnean. Adibidez, aldaka ordezteko, material mota hori erabiltzen da gehienbat. Hala ere, aldi baterako inplanteetarako aukerak eta itxaropenak ikaragarriak dira. Eremu horretan, Polimerbion garatutako polimero-oinarriko sistemek propietate ezin hobeak dituzte, beren biodegradagarritasunagatik, biobateragarritasunagatik eta ehunaren neurrira egokitutako propietate mekanikoengatik, sendatu beharreko zatira egokitzen baitira.

Medikuntza arloa prest al dago horrelako produktu berriak eta horien berezitasunak prozeduretan integratzeko?

Gaur egun, horrelako produktu gutxi batzuk daude merkatuan. Sutura bioxurgagarriak edo aurpegi-masailetako konponketarako plakak eta finkatze-sistemak adibidez; edo traumatologiako lotailuak konpontzeko torlojuak eta aldi baterako finkatze-iltzeak, baita terapia kardiobaskularretarako kateterrak eta stentak ere. Material berri horietarako ezarritako prozedurak ez daude oso zabalduta eta garestiak dira, baina pazientearen eta soziosanitarioen ikuspegitik onurak handiak dira, baita biomaterial xurgagarri horiek aplikatzeko aukerak ere.

Gure garapen-taldean medikuak sartu ditugu, hain zuzen ere, produktua ahalik eta hobekien egokitu dadin mediku-beharretara. Gure ustez, horrela, Polimerbion garatzen den produktu bakoitzak onarpen ona izango du medikuntza esparruan.

Uztailean, Plastigaur enpresa gipuzkoarrak eta Basque Fondo Eusko Jaurlaritzaren arrisku-kapitaleko funtsak zuen akzionistak bihurtu ziren. Zein bide irekitzen zaizkizue urrats honekin?

Plastigaur gure akziodunen artean izateak jauzi kualitatibo oso garrantzitsua ekarri du; izan ere, produktuen fabrikazioan, merkaturatzean eta banaketan esperientzia handia duen bazkide bat da, eta, gainera, negozio-arlo berrien eta polimeroen erabileraren aldeko apustu handia egiten ari da. Polimerbioren ustez, kapitaleko ekarpena ez ezik, gure garapenean bidelagun ere bada.

Eusko Jaurlaritzaren Arrisku Kapitala sartzeak erakundeen aldetik gure proiektuari babesa ematen dio, eta horrek gure teknologia merkatura eramaten are gehiago ahalegintzeko balio digu.

Gaur egun, zein proiektutan ari zarete lanean?

Polimerbio, gaur egun, estenosi uretralerako hodi urologiko bat garatzen ari da. Gure helburua 2022an merkaturatzea da. Baina, gainera, polimero bioxurgagarrietan oinarritutako ehunak birsortzeko gailu mediko berriak ikertzen eta garatzen ari gara. Gailu horiek sendagaiekin konbinatuko ditugu, behin ezarrita, sendagai horiek modu kontrolatuan aska ditzaten eta, ondoren, gorputzean birxurga daitezen. TECNALIA, TECNIKER, NANOGUNE eta TECNUN bezalako zentro teknologikoekin elkarlanean ari gara, pixkanaka merkatura aterako ditugun gailu mediko berriak garatzeko.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

19 abendua, 2024 Berrikuntza
Zeatz: “Urte hauetan lortutako esperientziak garrantzi handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu”
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Berrikuntza
Vidrala: “Aiaraldearentzako aukerarik onena bertako lehiakortasuna da”
Irakurri gehiago
9 abendua, 2024 Berrikuntza
Jose Barreira: “Arabako industria sendoa da, baina prestakuntza handia behar du”
Irakurri gehiago
4 abendua, 2024 Berrikuntza
Jon Ansoleaga (Build:Inn): “Euskadiko Eraikuntza Behatokia Europa mailan garrantzitsuena izatea dugu helburu”
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak