“EuCanImage”, Big Data eta adimen artifiziala minbiziaren diagnostikoa hobetzeko
UPV/EHUk proiektu europar horretan parte hartzen du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren bidez.
EuCanImage ikerketa akademikoaren, osasunaren eta teknologia digitalen arloko agenteek osatutako ekimen bat da, zeinaren helburua baita aurrera egitea diagnostiko onkologikoan, Big Data-k eta adimen artifizialak eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Europar Batasunak 10 milioi eurorekin finantzatu du proiektua, eta Europa eta Estatu Batuetako 20 bazkide parte-hartzaile dauzka.
EuCanImage ekimenaren helburua da plataforma digital bat eraikitzea eta bertan eskala handian biltzea 25.000tik gora pazienteren tumoreen irudiak eta minbiziarekin lotutako informazioa jasotzen duten datu-baseak. Datu-base handi horiek adimen artifizialeko tresnekin aztertuko dira, horrela posible izango delarik aurrera egitea minbiziari buruzko ikerketan eta baita ere diagnostikoak hobetzea, gibeleko lesio txikiak eta, besteak beste, kolon eta ondesteko minbiziaren metastasia detektatuko direlako.
UPV/EHU partzuergoko kide da, eta ekimenean parte hartuko du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedrako Ikerketa Taldearen bitartez. Bere zeregina izango da plataformaren inplikazio etikoak eta legalak aztertzea. “Gure lana da bermatzea datuak konfidentzialtasunez, segurtasunez eta Europako zein nazio desberdinetako legeriek eskatzen dituzten baldintza guztiak betez tratatzen direla” azaldu du Pilar Nicolásek UPV/EHUko Zuzenbide eta Giza Genomako Katedrako ikertzaile eta irakasleak, “eta gure ardura da subjektuak (izan euren datuak ematen dituztenak, izan ikerketan parte hartzen dutenak) beti babestuta egotea irizpide etiko eta legalen arabera”.
EuCanImage plataforma federatu, seguru eta eskalagarri bat izango da, adimen artifizialaren eta datu kopuru handien analisiaren potentziala bultzatuko duena, aurrera egiteko onkologiaren esparruan. Proiektuak abantaila garrantzitsu bat ekarriko du, hobetu egingo baita minbizi mota desberdinen diagnostikoa. Halere, partzuergoak espero du aukera berriak ere sortuko dituela osasun arloko produktu berritzaileak garatzeko. UPV/EHUko Ikerketa Taldeak osasun arloko teknologia hauen erabilpen etikoari buruzko ezagutza berria ere zabalduko du. “Gure helburua da subjektuen babesari buruzko baliozko emaitzak sortzea adimen artifiziala bezain berritzaileak diren arloetan”.
Bartzelonako Unibertsitateak zuzentzen du EuCanImage proiektua eta 20 parte-hartzaile daude partzuergoan, besteak beste, ikerketa zentroak, unibertsitateak, enpresa teknologikoak eta osasun arretako zentroak. Ikerketa urrian hasiko da eta 4 urteko iraupena izango du.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.