Euroclor, etengabeko berrikuntza pintura industrialaren sektorean
Agurainen (Araba) kokatutako Euroclor enpresak pintura industrialak fabrikatzen ditu eta Espainiako lehenengo hamarren artean dago bere sektorean. Berrikuntza oinarrizkoa da bere negozioaren % 12 I+G-ra bideratzen duen enpresa honentzat, zeinak SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza bat jaso baitu. Hazitek programak euskal enpresen ikerketa industriala eta garapen esperimentala babesten ditu.
Enpresa hau 1982an sortu zen pintura industriala fabrikatzeko. “Familiako laugarren belaunaldia gara, baina bosgarrena ere jardueran sartuta dago jada, eta laster iritsiko da zuzendaritzara” dio Roberto Preciado Ruizek, enpresako zuzendari teknikoak. Enpresaren eboluzio handiena produktuan gertatu da, disolbatzaile tradizionalak baztertu eta ur-pinturak erabiltzen hasi zirenean. “Garapen berrien helburua da ingurumen-hobekuntzak lortzea lanean. Orain gure produktuaren % 38 ur-pintura industrialak dira, eta Espainian teknika hori erabiltzen duen enpresa garrantzitsuenetako bat gara”.
Duela 20 urte disolbatzaileak bakarrik ekoizten zituzten, eta gaur egun % 62ra murriztu da portzentaje hori. “Ur-pinturak lehenetsiz istripuak izateko arriskuak gutxitzen dira (esaterako margoek su hartzea), atmosferara isuritako konposatu lurrunkorrak mugatzen dira eta CO2 kontzentrazioak murrizten dira”.
Euroclor enpresak pintura industrialak bakarrik fabrikatzen ditu, eta burdinbide, automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako lan egiten du nagusiki. Salmentei dagokienez, % 27 eraikuntzan egiten dira, % 19 plastikoaren sektorean, % 15 burdinbideenean, % 11 galdaragintzan eta % 10 automobilgintzan. Mantenimendu industrialean, obra publiko handietan eta pabilioi handien egituretan lan egiten dute, eta herdoilaren aurkako nahiz plastikoak edertzeko pinturak eskaintzen dituzte.
Enpresaren fakturazioa 6 milioi eurora iritsi zen iaz, eta orain 26 langile ditu plantillan, horietatik 7k erabat dihardutelarik I+G sailean. 2012an 393.000 euro bideratzen zituzten arlo horretara, eta gaur egun 659.000, hots, negozioaren % 12. Berrikuntza oinarrizko elementua da Euroclor enpresarentzat.
Herdoilaren aurkako prestazio altuko pinturekin
Hainbat proiektu ari dira garatzen herdoilaren aurkako prestazio altuko pinturekin. Esaterako, eskuartean dute offshore eraikuntza-lanetara bideratutako Ancorr proiektua, Tekniker teknologi zentroarekin batera garatzen ari direna. “Plastikoen arloan, berriz, lanean ari gara biomaterialetan oinarritutako proiektuetan. Hau da, ikatz begetala erabili beharrean biomateria erabiltzen dugu plastikoetarako pintura egiteko”. Kasu honetan, Tecnaliarekin ari dira lanean. Suaren aurkako estaldurak ere egiten dituzte, adibidez “Aresfu” eta “Pintoil”.
Enpresak 20 tona pintura fabrikatzen ditu egunero. Espainiakoa da bere merkatu nagusia, baina bere bezeroek asko esportatzen dute. “Gure lanean oso garrantzitsua da bezeroarenganako arreta, eta beste herrialde batzuetan sartzeko ezinbestekoa da arreta hori emateko gai diren teknikari asko izatea”.
Produktuaz gain, mantenimendu zerbitzua ere eskaintzen dute, instalazioetan bertan pinturaren jarraipena egiteko.
SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza batez ere erabili dute Ancorr proiektuan, “zeinak beste bi urte behar baititu erabat garatzeko, baina baita ere bio-materialez eginiko pinturetan. Beste zati bat erabiliko dute hidrokarburoen sektorerako suaren aurkako pinturak garatzeko. Denak daude garapen fasean. SPRI Taldeak Hazitek programaren bidez ematen dituen laguntza hauek funtsezkoak dira I+G-n % 12 inbertitu ahal izateko”.
Enpresa honen etorkizuneko erronketako bat da lehengaien hornidura bermatzea, “sektore kimikoan zaila izaten ari baita. Lehengaien prezioa % 30 igo zen iaz, eta aurten dagoeneko % 14ko igoera izan dute”. Bere etorkizuneko proiektuen helburua da ur-pinturak eta herdoilaren aurkako estaldura berri eta finagoak garatzen jarraitzea, “ahalik eta gutxien kutsatzen duten eta ahalik eta arrisku gutxien duten materialak erabiliz”.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.