Europako EEn partzuergoak (non parte hartzen baitu SPRI Taldeak) plataforma bat bultzatu du konponbideak bilatzeko koronabirusaren krisiarentzat
Ekimenak 168 erakunde biltzen ditu dagoeneko, besteak beste Espainiako 46, eta euskal enpresa bat ere badago tartean
Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoak, nazioarteko proiekzioa duten ETEei laguntzeko munduko sarerik handienak (SPRI taldea partzuergoaren koordinatzailea da Euskadin), plataforma bat sortu du koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko. Ekimenak dagoeneko 168 erakunde biltzen ditu, horietatik 46 Espainiakoak, eta euskal enpresa bat ere badago tartean.
Care & Industry together against CORONA izeneko plataformaren helburua da Europako eragile guztiak batzea eskaintzak eta eskaerak bateratzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurrira eginiko laguntzaren ikuspegi orokor bat emateko norbere eskualdean. Asmoa da pandemia bukatutakoan beharko den laguntza prestatzea.
Ekimenaren amaierako helburua da lankidetzak bilatzea erregistratutako antolakundeen artean, eta horrela irtenbideak bilatzea koronabirusaren krisiak eragindako arazoak konpontzeko.
Care & Industry together against CORONA plataformak aukera ematen du harreman espezifiko eta azkarrak sortzeko osasun, industria eta hezkuntza arloetako eta gobernuetako eragile guztiekin. Hala, interesatuek beren profila aurkeztu dezakete onlineko plataforma baten bitartez.
Ahalik eta fidagarritasun handiena bermatzeko eta iruzurrak eta abusuak saihesteko, Enterprise Europe Network sarearen eskualde mailako antolakundeek baliozkotuko dituzte profil guztiak.
Basque EEN Partzuergoaren koordinatzaile den SPRI Taldea (Innobasque, Beaz eta Ganberak ere partzuergo horren barruan daude) prest dago balizko bazkideak bilatzen eta identifikatzen laguntzeko, eta horrela inpaktu handiena izango duten ekimen egokienak aukeratzeko. Sortu den plataforma berri horrek orobat informatzen du koronabirusaren aurkako ekimen, ekitaldi eta proiektuen deialdi esanguratsuenei buruz.
Lotutako albisteak

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan
Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

ELIKA Fundazioak “Recircular alimentación” aurkeztu du, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala
Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Female Founders Day: Emakumeen talentua eta ekintzailetza sustatzeko ekitaldia Bilbon
Inbertsioan, teknologian eta ekintzailetzan adituak elkartuko dira: hitzaldi nagusiak, eztabaida mahaiak eta pitch lehiaketa.