Euskadi Europako industriaren eta ETEen erdigunea izango da 2023ko azaroan
Euskadi Europako industriaren eta ETEen erdigune bilakatuko da 2023ko azaroaren 13tik 17ra. Aste horretan BECen egingo dira “SME Assembly” ekitaldia, Europe Enterprise Network (EEN) sarearen urteroko konferentzia, eta baita ere “Basque Open Industry”, gure ekosistema industrial eta teknologiko publiko-pribatua Europari erakusteko ekitaldia.
Aitor Urzelaik, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, gaur goizean jaso du lekukoa Pragan Europako Batzordeko ordezkarien eskutik. Hala, Euskadi egoitza ofizial bilakatu da Europako industria arloko hitzordu bikoitzerako, arreta berezia jarriko zaielarik ETEei eta ekintzailetzari.
“Basque Open Industry 2023” (azaroak 13-17) ekitaldiak euskal industriaren potentziala kontzentratuko du, eta baliagarria izango da Euskadiri nazioarteko proiekzio garrantzitsua emateko. Batetik, “SME Assembly” batzarrarekin (azaroaren 13tik 15era), hots, enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) Europan egiten den ekitaldi garrantzitsuenarekin. Eta bestetik, aste horretan bertan egingo den Europe Enterprise Network-EEN sarearen urteroko konferentziarekin (azaroaren 15etik 17ra). EEN-k milatik gora ordezkari europar biltzen ditu eta Euskadi antolakunde horretako kide da hasiera-hasieratik.
SPRI taldeak zuzentzen du Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoa. Europako Batzordeak sustatutako sare horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B-a finantzatzeko Europako programetara.
Sare horrek harremanetan jartzen ditu ETEak merkatu globalekin, ez daitezen egon euren toki-esparruaren menpe eta aukera berriak aurki ditzaten. Eta laguntza ematen die digitalizazio eta jasangarritasun arloetako eraldaketetara egokitzeko, eta horrela krisiei aurre egiteko gaitasuna hobetzeko.
ETEei laguntzeko sare handiena da, 20 urtetik gorako esperientzia duena, eta bereziki sortu dena zure I+G+B proiektua Europan hazarazteko.
SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakunde publikoa) bere gain hartu du nazioarteko bi hitzorduak koordinatzeko lana, eta biak bilduko dira “Basque Open Industry 2023” ekitaldiaren barruan, zeinaren helburua baita nazioarteko proiekziodun erakusleiho bat eskaintzea Euskadiko industria berritzaile eta puntakoenari
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.