Euskadik bere hamargarren prestigio-aitorpena lortu du Europako Ikerketa Kontseiluan
CIC biomaGUNEko Maurizio Pratok ERCren azken beka lortu du, karbono nanopuntuak ikertzeko.
Deialdia hasi zenetik, 2007an, Euskadiko zentroetako hamar ikertzailek Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko siglengatik) bermatutako proiektuak garatu dituzte, Advanced Grant zigiluarekin -beka aurreratuak, ingelesez-. Horietako azkena orain dela egun gutxi eman da.
Errekonozimendu ospetsu honek Europa osoko proiektuak saritzen ditu, gizartearen erronka handiei ekar diezaieketen aurrerapen garrantzitsuak garatzeagatik. Horrekin batera, bost urteko lanerako hornidura garrantzitsu bat ematen da. ERCk Europan egiten dituen deialdietako sari handienak dira hauek.
ERC Advanced Grantsen aurtengo deialdian eman diren azken errekonozimenduen artean, euskal zentro batean lan egiten duen ikertzaile bati eskaini zaio beka. Errekonozimendua CIC biomaGUNE ko Karbonoaren Bionanoteknologia taldearen buru den Maurizio Pratorentzat izan da. Prato Ikerbasque irakaslea eta Axa Chair da. Proiektua e-DOTS izenez ezagutzen da, eta ERCren bidez, 2,5 milioi euroko finantzaketa izango du hurrengo bost urteetan.
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoaren ide den CIC biomaGUNEren baitan Europako Ikerketa Kontseiluaren zigilu horrekin burutzen den hirugarren ikerketa da. Pratoren proiektuak karbono nanopuntuen (edo nanodoten) egitura eta propietateak ikertzen ditu. Nanopartikula esferiko horiek zenbait metodoen bidez sintetizatu ahal dira, propietate jakin batzuk lortzeko. Disolbagarriak direnez eta luminiszentzia dutenez, nanodotak gaixotasunak diagnostikatzeko baliagarriak izan daitezke eta, molekula terapeutikoak txertatuz, horiek tratatzeko balio dezakete. Propietateak nola eratzen diren eta nola aldatzen diren sakontzeaz gain, nanodot berriak aurkitzearen alde ere egiten du proiektu honek. Robot baten bidez nanopartikula ezberdinak prestatuko dira, onenak zeintzuk diren aztertu eta horien ezaugarriak modulatu ahal izateko.
2017an, CIC BiomaGUNEko zuzendari zientifikoak, Luis Liz-Marzanek, ERCren Advanced Grant bat eskuratu zuen. 2010ean beste ikerketa-zentro bateko kide zenean ere lortu izan zuen diru-laguntza hau, eta proiektua Euskadin garatu zen.
Azken urteotan, euskal Advanced Grants-en kopuruak gora egin du, 2014tik gaur egun arte % 50a jaso dira. Oraintxe bertan, Ikerbasquetik nabarmentzen duten bezala, mota horretako lau proiektu daude indarrean.
Advanced Grant bat lortu zuen lehen euskal erakundea Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izan zen, 2009an Enrique Zuazua eibartarraren ikerketa baterako. Zuazuak 2015ean jaso zuen Advanced Grant berri bat. BCAM bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bi aldiz lortu du ERC Advanced Grant bat: lehena 2010ean Angel Rubio ikertzailearen eskutik, eta bigarrena 2014an Luis Vegarekin. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeak, Manuel Carreiras buru zuela, 2011n lortu zituen funtsak, eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), berriz, ERC Advanced Grant bat garatu du, Juan José Gómez Cadenas ikertzaileak 2014an lortutakoa.
CIC bioGUNEk ere behin lortu izan du laguntza hau, 2017an, Jesús Jiménez BARBERO ikertzailearen bidez. 2017a, 2010. urtearekin batera, urterik emankorrena izan zen Euskadirako, deialdi horri dagokionez, bi ERC Advanced Grants lortu zirelako. Funts horiek eskualde honetara iritsi ez diren urteak ere egon dira:, 2007, 2008, 2012, 2013, 2016 eta 2018. Orain arte, Euskadin laguntza horien %100a gizonei eman zaie.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.