Un momento de la jornada con los tres participantes.
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 30 apirila, 2020

Euskadiko adituek diote berrikuntza “ezinbestekoa” dela Covid-19aren krisitik irteteko

Jon Azuak eta Emiliano López Atxurrak aplikatu beharreko tresnei buruzko gogoeta egin dute Innobasquek antolatutako jardunaldi telematiko batean  

 

Jon Azuak eta Emiliano López Atxurrak aplikatu beharreko tresnei buruzko gogoeta egin dute Innobasquek antolatutako jardunaldi telematiko batean

  

Berrikuntza “guztiz ezinbestekoa” da Covid-19ak eragin duen krisitik irteteko. Horixe da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu duen jardunaldi telematikoaren ondorioetako bat. Ekimen honen bidez, Innobasquek gogoeta-prozesu bati ekin dio, zeina zabalik baitago bazkide dituen 900dik gora erakunderentzat.

 

Innobasque-ko zuzendari Leire Bilbaok esan duenez, pandemiak eragindako krisiaren ondorioz “berreraiki egin behar ditugu gure herriko enpresa-, erakunde- eta gizarte-sareak, kontuan izanik bat-batean aldatu egin direla arlo publikoaren eta pribatuaren lehentasunak”. Ekimeneko lehen gonbidatuak izan dira Jon Azua, Enovating Lab think tank-eko presidentea eta Grupo Keralty taldeko senior presidenteordea, eta Emiliano López Atxurra, Petronor, Tecnalia eta Ibil enpresetako presidentea, biak ala biak agentziako zuzendaritza batzordeko kideak.

 

Biak bat etorri dira Leire Bilbaorekin: “berrikuntza are garrantzitsuagoa izango da pandemiaren ostean”. “Epe laburrean suspertzeko giltza izango da, eta baita ere Europan posizionatzeko giltzarria. Europa bera ere berria izango da, egoera honetan sortu diren eraldaketa askori aurre egin beharko dielako, baina orain arte bezala, huraxe izango da gure erreferentziazko espazioa eta hantxe izango ditugu lehiakideak” azpimarratu dute.

 

“Pandemiak azkartu egingo ditu lehenagotik existitzen ziren joerak” adierazi du Jon Azuak.  “Lehenago ere denon ahotan zebiltzan globalizazio-ereduaren egokitasuna, administrazio publikoen papera erabaki kritikoak hartzeko orduan, merkatuak erantzunik eman ezin duenean, edota pertsona zaurgarrienen babes mekanismoak. Baina orain benetan aurre egin beharko diegu gai horiei.  Krisi honek erakutsi digu erabakiak hartu behar ditugula eta erabaki horiek berritzaileak izan behar dutela” azaldu du.

 

Pandemiak presazko bilakatu ditu gogoeta horiek, eta López Atxurrak gaineratu du “aurreko hamarkadan finkatutako balio-kate industriala birformulatu egin beharko dela”. “Lehenago ere zalantzan jarria zegoen, lan arloko eta ingurumeneko kostuagatik. Eta orain ikusi dugu ez daukagula gaitasunik behar adina material ekoizteko osasunaren arloan, sistema ez delako egokia Europar Batasunaren sorrerako itunaren oinarrizko printzipio bat betetzeko: osasunaren babesa” nabarmendu du.

 

Berrikuntza, euskal industria Europan posizionatzeko

Bere iritziz, gai hauek guztiek eszenatoki berri bat marraztu dute mundu mailan, eta “errezeta berriak” dira horri aurre egiteko modu bakarra. Hau da, “berrikuntza guztiz beharrezkoa da”. “Alde batera utzi behar dugu blokeo mentala, hots, gai ez garela esaten digun sentsazio hori, berritzen ez duena hil egingo baita. Agian ez epe laburrean, baina bai epe luzean” esan du irmo. “Egia esan, ezin dugu aurrekoek utzi digutenetik bizi; etorkizuneko belaunaldien herentzia eraiki behar dugu. Baina Euskadin badaukagu zerbait horretarako funtsezkoa dena: giza kapitala eta egoera zailetan berritzeko esperientzia. Lehenago ere egin dugu, eta horri esker, kohesionaturik jarraitu dugu aurrera. Beste batzuetan kanpora begiratu dugu munduan zer gertatzen ari zen eta zer egiten zen jakiteko” aipatu du, eta adibide bezala jarri du Guggenheim-ek ekarritako eredu ekonomikoaren aldaketa. “Orain, Europako eskualde lehiakorrenetan jarri behar dugu ikusmira, hango industriarekin lehiatuz posizionatu behar dugu geurea, erreferente izatera irits dadin. Badauzkagu tresnak, baina ez daukagu behar beste gihar. Horregatik, bestelako kudeaketa bat behar dugu, barrura begiratuko duena zer daukagun eta zer ez ikusteko, eta hortik abiatuta, erantzun berritzaileak bilatu behar dira” adierazi du.

 

Jon Azua Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde zen Guggenheim eraikitzeko erabakia hartu zenean, eta bat etorri da López Atxurrarekin: “iraganera begiratu behar dugu jakiteko lehenago ere aurre egin diegula egoera kritikoei, baina ez formula zaharrak berreskuratzeko. Herri hau pobrea izan da historian zehar, eta aurrera ateratzen jakin izan du kanpora irten delako, ingurua behatu duelako eta beti izan duelako ikasteko bokazioa. Orain konponbide berriak bilatu behar ditugu kudeaketa-eredu publiko eta pribatuetan, bien arteko harremanetan, aliantza eta sareen sorkuntzan, prestakuntzan, berrikuntza ETEetara eramateko moduan, eta abar. Ausardia beharko dugu erabaki arriskatuak hartzeko bakarka eta kolektiboki, baina orobat badakigu gai garela horretarako gure indar-guneak aprobetxatzen baditugu: balore sozialak, antolakuntzakoak eta funtzionamendukoak, gaitasun industriala -gure berrikuntza teknologikoaren iturri garrantzitsuena- eta teknologia berriak”.

Lotutako albisteak

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn   bigarren  edizioak  80  enpresa  baino  gehiago  bildu  ditu  FICOBAn
18/03/2025 Berrikuntza

UNIREn  bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn

Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.