Euskadiko eta Galesko adituak espezializazio adimenduneko RIS3 estrategiaz mintzatuko dira Bilbon
Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak emango dio hasiera Orkestrak eta Cardiffeko Unibertsitateak antolatutako foro honi
Euskadiko eta Galesko adituak Bilbon bilduko dira datorren otsailaren 27an, espezializazio adimenduneko estrategiaz (RIS3) mintzatzeko. Europar Batasunak bultzatutako estrategia horren helburua da eskualdeak espezializatu daitezela indartsuen diren sektore ekonomikoetan. Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonandiak emango dio hasiera Orkestra – Lehiakortasunaren Euskal Institutuak eta Cardiffeko Unibertsitateak antolatutako Euskadi eta Galesen arteko eskualdeko lehiakortasun foroari.
Ekitaldi honek (zabalik dago izena emateko epea ) helburu bikoitza du. Batetik, espezializazio adimenduneko eskualde mailako estrategien hurrengo urratsak aztertzea, esperientziak eta erronkak trukatuz Euskadiko eta Galeseko sektore publiko, pribatu eta unibertsitarioko eragile garrantzitsuenen artean. Bestetik, elkarlan estrategikoak sortzea ikerketa eta berrikuntza arloan, 4.0 Industriarako (eta haratagoko) trantsizioa azkartzeko ETEen artean.
¿Qué es lo siguiente para RIS3? izeneko otsailaren 27ko jardunaldian (bezperan barneko lan-saio bat egingo da), parte-hartzaile guztiak (eta bertako entzule gehiago) bilduko dira, bertatik bertara aztertzeko zein den lankidetza-ekintzen potentziala Euskadi eta Galeseko espezializazio adimenduneko estrategien testuinguruan.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa