Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Azaroa, 2024 Berrikuntza Klusterrak

Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua

Azaroaren 15ean 14 ponentzia aurkeztuko dituzte; horietan, kasu praktikoak azalduko dituzte, eta teknologia berritzaileek ematen dituzten aukerak arakatuko dituzte

Bilbok Euskadiko ITS Batzarraren hamabosgarren edizioa jasoko du azaroaren 15ean. Mugikortasun adimendunagoa (hau da, eraginkorragoa, seguruagoa eta garbiagoa) lortzeko produktuekin, teknologiekin, soluzioekin eta zerbitzuekin lan egiten duen industria-sektorea biltzen du batzar horrek. Dagoeneko izena eman daiteke.

Bilboko Itsas Museoan, Itsasmuseumen, egingo dute topaketa. Bertan, 14 ponentzia egingo dituzte; kasu praktikoak azalduko dituzte, eta teknologia berritzaileak txertatzeak mugikortasunari eta Euskadiri eskaintzen dizkien aukerak arakatuko dituzte. Ildo horretatik, hainbat esperientzia erakutsiko dituzte, hala nola Bizkaiko bidesariak kudeatzeko sistema bateratua, Londreseko emisio baxuko eremua, Kairoko monorraila edo ibilgailu industrial batekin urrutitik lan egiteko sistema. Horien abantailak, aukerak eta ikasitako lezioak arakatuko dituzte.

Ekitaldiak, gainera, adibide praktikoak erakutsiko ditu. Zehazki, Itzuliko bizikleta-istripuan azpiegiturak nola egin zuen, eta ikuskapen autonomoko sistemek zer aukera eskain ditzaketen horrelakoak prebenitzeko. Gainera, Adimen Artifizialaren, V2X (vehicle to X -everything-) konektibitatearen edo mapa aberastuen gisako teknologien erabileratik eratorritako beste aplikazio batzuk ere aurkeztuko dira.

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatu du ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Inaugurazioan izango dira Carlos Alzaga, Aldundiko Azpiegituren eta Lurralde Garapenaren ahalduna; Nora Abete, Bilboko Udaleko alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko ordezkaria; eta Eduardo Lasa, klusterreko presidentea.

Euskadin mugikortasunaren eta garraio-teknologien gainean lanean ari diren enpresen eta eragileen urteroko hitzordua da Euskadiko ITS Batzarra, eta sektoreko azken aurrerapenak aurkezten dira bertan, proiektu berritzaileenen bidez.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Arrosi Papeles crepados 4 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Arrosik Krepe-Paperean Berrikuntza sustatzen du, Industria- Sektoreetarako soluzio espezializatuak eskainiz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak