Arantxa Tapia sailburua, erdian, kongresuan.
Berrikuntza
Albisteak 11 abendua, 2019

Euskal industriak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko erronkari egin dio ekarpena, COP 25ean

30 euskal enpresak Mugikortasun Jasangarrirako eta Trantsizio Energetikoan Negozio Aukeretarako panelak prestatzen parte hartu dute

30 euskal enpresak Mugikortasun Jasangarrirako eta Trantsizio Energetikoan Negozio Aukeretarako panelak prestatzen parte hartu dute

Arantxa Tapia sailburuak Sustainable Innovation Foroaren goi-mailako bilkuran parte hartuko du. COP25en ekitaldi ofiziala izango da, eta Europa iparraldeko herrialdeetako gai ekonomikoetarako, energiarako eta ingurumenerako ministroekin partekatuko du saioa.

Gaur euskal industriaren txanda izan da, egunotan Madrilen egiten ari den Klimaren Mundu Konferentzian. 40 eragile inguruk (klusterrak, enpresak eta teknologia-zentroak) parte hartu dute arratsaldeko lehen orduan egingo diren panelak prestatzeko saioan; haietan, jendaurrean jarriko dira Euskadiko industria-egiturak adostutako hausnarketak.

 

Honako kluster, teknologia-zentro eta enpresa hauek parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin, SPRI taldearekin eta EEErekin batera, gaur goizeko lan-saioan: ACICAE, ACLIMA, Cluster De Energia eta Hegan klusterrak; Basque Research & Innovation Alliance (BRTA) CIC Energigune, Gaiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech teknologia-zentroak, eta Aernnova, Artetxe, BBG, Bimep, CAF, CIE Automotive, Dronak, Gaia, Gestamp, Haizea Wind, Iberdrola, Ibil, Idom, Ingeteam, Irizar, ITP Aero, Krean, Ormazabal, Petronor, Saitec, Sener, Siemens Gamesa y Velatia enpresak.

 

Horiek guztiek euskal sistema energetikoaren etorkizuneko erronkak aztertu dituzte; erronka horiek industria-egitura hazteko aukera dakarte, eta egiaztatu dute eredu-aldaketarako borondate politikoa beharko dela, baina baita paradigma-aldaketa posible egingo duten soluzio teknologiko berritzaileak ere.

 

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak jardunaldiaren hasieran berba batzuk esan ditu eta aipatu du euskal trantsizio energetikoak jarraitzen duela aldaketaren politikan lanean, eredu jasangarri berria lortzeko; beraz, 2030erako Euskadirako Estrategia Energetikoaren dokumentu publikoan ezarritako eta Energiaren Euskal Erakundeak –agentzia energetikoa– garatutako helburuak bat datoz, erabat, Europar Batasunak ezarritako jarraibideekin. Ekarpena klima-erronka globalari, sistema energetiko jasangarriaren eta gizarte osoaren ongizatearen bermatzaile denaren bidez.

 

Basque Special Focus: Energy transition powered by industry

Gaur goizean eginiko lanaren emaitzak jendaurrean jarriko dira 14:10etik aurrera COP25en egoitza nagusian egingo diren bi mahai-inguruetan.

 

Lehen mahai-inguruan  trantsizio energetikoaren negozio-aukerei buruz arituko dira, energia berriztagarrietan lider global diren euskal enpresak, besteak beste, Iberdrola eta Siemens Gamesa, Euskadiko Energiaren Klusterra, Euskadin enpresa handi horien balio-kateak eratzen dituzten enpresa txiki eta ertainen ordezkari gisa, eta Mondragón Taldeko Krean ingeniaritza, zeinak lankidetzan eta pertsonetan oinarritzen den industria-eredua ordezkatzen baitu.

 

Europako Batzordeak, egunotan Madrilen herritarrekin kontrastatzeko aurkeztu den Green Deal-en (Akordio Berdea) proposamenean, ekonomiaren deskarbonizazioa epe luzerako enplegua eta hazkuntza bermatzeko aukera gisa aprobetxatzea proposatzen du, Europan gizartearentzat, ingurumenarentzat eta ekonomiarentzat balioa modu arduratsuan sortuko duen industria-eredu berriarekin.

 

Euskal industriak, bestalde, eredu jasangarri berri horrekin duen konpromisoa erakutsiko du, energia berriztagarrien, sare adimendunen eta sektore horietara aplikatutako eraldaketa digitalaren bidez trantsizio energetikoaren buru izateko.

 

Panelak Euskadik klima-aldaketaren borrokan egiten duen ekarpena aztertuko du, teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako industria-garapenarekin, eta, horrela, lau aukera-arlo bereiziko ditu:

  • Elektrifikazioa trantsizio energetikoaren eragile nagusi gisa
  • Digitalizazioa haize-energiaren ekoizpeneko inbertsio- eta eragiketa-kostuak optimizatzeko.
  • Toki-garapenaren eginkizuna eta balioa sortzea, honako honetan oinarrituta: enpresa txiki eta ertainak balio-kate berrietan edo balioa sortzeko sareetan.
  • Lankidetza publiko-pribatua trantsizio energetikoaren sustatzaile gisa

 

Saioaren bigarren panelean, mugikortasun jasangarriaren esparruan industria-garapenerako aukerak aztertzen dira; haietan, nazioartean erreferente diren euskal enpresen ekarpenak jaso dira, besteak beste, honako hauenak:  osagai aeronautikoetan erreferente den ITP Aero, automobilgintzako osagaietan erreferente den GESTAMP, ekipo elektriko eta elektronikoetan erreferente den INGETEAM eta ibilgailu elektrikorako errekargarako teknologietan erreferente den IBIL.

 

Europako Batzordea mugikortasun jasangarria, energiaren aldetik eraginkorra eta ingurumenarekin errespetuzkoa lortzeko ari da lanean. Horretarako, fabrikazioko materialetan eta metodoetan, produktu eta zerbitzu berrietan, digitalizazioan eta hain kutsagarriak ez diren eta eraginkorragoak diren garraiobideetarako trantsizioan egiten diren berrikuntza teknologikoek mugikortasun jasangarriagoa izaten lagunduko dute.

 

Hori horrela, panelak jaso du Euskadik mugikortasun jasangarriaren eremuan egiten duen ekarpena, ingurumeneko inpaktua murriztea helburu duen eta teknologian eta berrikuntzan oinarritzen den industria-garapenak moldatuta. Zenbait aukera-arlo bereizten dira:

  • Egungo mugikortasun-ereduak aldatzeko bide emango duten zerbitzuen inguruko irtenbide berrien eskaintza; irtenbide horiek konektibitate digitalean oinarritzen dira, mugikortasun adimendunerako eta segururako.
  • Mugikortasunerako osagaien garapen berritzailea; osagai horiek gero eta seguruagoak eta arinagoak izango dira eta, beraz, hobeak energiaren kontsumoari eta ingurumen-inpaktuari dagokienez.
  • Biltegiratzea eta potentziako elektronika mugikortasun jasangarrirako aldaketa-palanka gisa, erregai alternatiboen nahasketaren beste osagai batzuekin –GLP, biofuela, hidrogenoa–, non teknologien hibridazioa funtsezkoa izango baita.
  • Ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua, errekarga azkarreko eta ultralasterreko teknologien etengabeko garapena eta sektore horren sinergietatik abiatuta sortutako negozio-eredu berriak, esaterako, bigarren bizitzako bateriak.
  • Lankidetza publiko-pribatua mugikortasun jasangarriaren sustatzaile gisa.

 

Smart Cities for Sustainability

Arantxa Tapia sailburuak Basque Focus-en panelen sarrera egin du, eta Smart Cities-ei buruzko nazioarteko beste mahai-inguru batean ere parte hartu du; hartan, Euskadiko industria- eta teknologia-ekosistemak klima-aldaketaren erronkei erantzuteko duen berezitasunaren, konpromisoaren eta ahalmenaren berri eman du, Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarrirako politika publikoetan ezartzen duen irizpideaz jardun du eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen den eta ondasun erkideari laguntzeko konfiantzan ehundutako garapen-eredua partekatu du.

 

Tapiak Euskadi gizarte- eta lurralde-oreka dituen herrialde gisa aurkeztu du, eta erronka hori lehentasunezkotzat jo du, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik garapen iraunkorraren alde egiten duelako. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak berak hartu du bere gain larrialdi klimatikoaren egoera eta mehatxuei aurre egiteko konpromisoa.

 

Ildo horretan, Tapiak adierazi du Euskadiren industria-ibilbide sendoa kontuan hartuta, nazioarteko erreferentziazko ekosistema teknologiko batean oinarrituta, erronka klimatikoak aukera ematen diola enpresa-ehunari teknologia berrietan oinarritutako produktuak eta zerbitzuak sortzeko.

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.