Euskal teknologia olatu-igerilekuan egingo den Munduko Surf Ligako lehen txapelketa ofizialean
Wavegarden enpresa gipuzkoarraren olatuak sortzeko teknologia izango da Munduko Surf Ligako (WSL) txapelketa ofizial bat hartzen lehena. Txapelketa hori datorren abenduaren 10ean egingo da, Melbourneko (Australia) URBNSURF olatu-parkean. 2020an irekia, Australiako lehen surf parkea da, non Gipuzkoako enpresak 160 metroko urmaela artifizial bat eraiki zuen Wavegarden Cove teknologiarekin.
Orain, urmaelak Munduko Surf Ligako QS 1000 bat (kualifikazio serieak) ospatuko du, eta horrek, enpresatik adierazi dutenez, “surf-lehiaketen munduan paradigma aldaketa dakar. Duela urte batzuk pentsaezina zen zerbait da”. Munduko surf zirkuituaren parte inoiz izan ez bada ere, URBNSURFek kirol honen inguruko ekitaldiak hartzen ditu urte osoan zehar, Rip Curleko final nazionalak kasu.
Eta ez bakarrik Melbourneko parkeak. “2015ean, Red Bull Unleashed-en planeta osoko surflari onenetako batzuk lehiatu ziren Surf Snowdonian (Gales), zeinak gure teknologia duen; 2022ko azaroaren hasieran, Alaïa Open Winter Cup nazioarteko txapelketaren bigarren edizioa egin zen Suitzako Alpeetako Wavegardenen; Wave Parkek, Hego Koreako Wavegardenek, bere “Surf Liga” sortu du; The Wave Bristol, Ingalaterran, Surf Egokituko Open Ingelesaren egoitza da; eta Praia da Gramak, Brasilen, Rip Curl Grom Search final nazionala hartzen du urtero”, Gipuzkoako enpresatik azpimarratzen dutenez.
Lehiaketa berrasmatzeko teknologia
Wavegarden bezalako teknologiek irauli egiten dute lehiaketaren mundua, izan ere, aldatu egiten dituzte lehiaketen gaur arteko baldintzak, eta, enpresaren arabera, “agertoki berriak eskaintzen dizkiete lehiakideei, ikusleei eta baita babesleei ere. Itxaronaldi luzeak saihesten dira eta bertan behera uzteko arriskua ezabatzen da, argi eta garbi zehaztutako funtzionamendu-ordutegiaren aukera ahalbidetuz. Horrek, lehiakideei eta ikusleei ez ezik, babesleei ere mesede egiten die, telebista-transmisioak aldez aurretik antolatzeko aukera errazten baitu”.
Era berean, “olatuen sendotasunak itsasoko txapelketetan hainbeste eragiten duen zorte faktorea ezabatzen” duela gaineratu dute, “horrela, lehiakide guztiek baldintza eta aukera berdinak izango dituzte”. Gaur egun, olatuen menua “merkatu guztiko anitzena da”, eta 20aukera baino gehiago ditu maila guztietarako. “Etengabe eboluzionatzen ari den softwarea da, eta sor daitezkeen olatuen barietatea amaigabea da”, amaitu dute.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua