Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu enpresetan berrikuntza sustatzeko
Eusko Jaurlaritzak 3,2 milioi euro bideratuko ditu aurten enpresetan berrikuntza sustatzeko. INNOBIDEAK InnoKonexio programa Innobideak programaren oinordekoa da, baina enpresa-sarearen behar berriei egokitua. Itzuli beharrik gabeko 250.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresako eta urteko. SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentzia) kudeatzen duen ekimen honen bidez prozesu, produktu nahiz zerbitzuen arloko berrikuntza-proiektuak bultzatu nahi dira, eta baita ere enpresei Kudeaketa Aurreratuko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten eredu eta tresna berriak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 16tik urriaren 28ra.
Halaber, ekimen honek helburutzat dauka I+G+B-ren emaitzen babesa eta balorizazioa hobetzea eta I+G+B-ren nazioartekotze-maila handitzea, Europako Batzordeak sustatutako ikerketa, garapen eta berrikuntza-proiektuetan parte hartuz.
Laguntza hauen onuradun izan nahi duten enpresek gutxienez 10 langileko batez besteko plantilla izan behar dute, eta 50 langilekoa Kudeabide (Kudeaketa Aurreratua) ildoan parte hartu nahi badute. Proiektu horiek bakarka garatu daitezke edo lankidetzan enpresa bat baino gehiagoren artean.
Dirulaguntzak gastu hautagarrien % 50erainokoak dira eta 250.000 eurorainoko laguntza eman daiteke enpresako. Proiektu oso bereziek (hots, antolakundean inpaktu handia duten berrikuntza esanguratsuak dituztenek) muga hori gainditu ahal izango dute. Aurreikuspenen arabera, 180 bat proiektuk jasoko dituzte laguntzak.
Finean, programaren helburua da enpresei laguntzea euren lehiakortasun-posizioa hobetzen, berrikuntza-proiektuak finantzatuz, helburu hauekin: hobeto bideratu dezatela euren balio-proposamena (produktua/zerbitzua), barne-eraginkortasuna handitu dezatela (prozesuak), ezagutza babestu dezatela, nazioarteko finantzaketa eskuratu dezatela eta aurrera egin dezatela kudeaketan.
Lotutako albisteak

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

AVVI laguntzaile birtualak etxebizitzen salmenta eraberritu du, etxeak eraiki aurretik bisitatzeko aukera ematen baitu
Trivima enpresa donostiarrak soluzio berritzaile bat garatu du, salmenta epeak murriztu eta transformazioa areagotzen duen esperientzia interaktiboa ahalbidetzen duena.

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez