Eusko Jaurlaritzak bioekonomiari buruzko jardunaldi bat antolatu du
Arantxa Tapia sailburuak inauguratuko du jardunaldia, zeina Bioregions Facility bultzatzeko ekitaldi bat izango baita
Eusko Jaurlaritzak eta Europako Basozaintzako Institutuak (EFI) jardunaldi bat antolatu dute datorren martxoaren 9an Bilbon, non hizpide hartuko baitira bioekonomia, ekosistemen eta biomasaren erabilpen jasangarria, eta plastikoak, hormigoia edo altzairua bezalako produktuak gutxiago kutsatzen duten beste produktu batzuez ordezkatzeko aukera.
Jardunaldi hori Euskalduna Jauregian egingo da (izena emateko epea zabalik dago jadanik) eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak inauguratuko du. Prestatu den egitarauan, hizpide hartuko dira basoetan oinarritutako bioekonomia, aliantza publiko-pribatuak eta Bioregions Facility sortu berria.
Gainera, Javier Zarraonandia, Industria sailburuordea, euskal bioekonomiako esperientziez eta planez mintzatuko da, eta Alemania edo Finlandiako hainbat eskualdetako arduradunek bioekonomia arloan garatu dituzten proiektuez hitz egingo dute.
Antolatzaileen arabera, ekonomiaren eraldaketa jasangarri honek beraizik eskatzen digu eskualde mailan eta modu koordinatuan jardutea Europan.
Lotutako albisteak

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

AVVI laguntzaile birtualak etxebizitzen salmenta eraberritu du, etxeak eraiki aurretik bisitatzeko aukera ematen baitu
Trivima enpresa donostiarrak soluzio berritzaile bat garatu du, salmenta epeak murriztu eta transformazioa areagotzen duen esperientzia interaktiboa ahalbidetzen duena.

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez