Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria.
Berrikuntza
Albisteak 30 ekaina, 2021

Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordeko Foro Industrialaren bigarren bileran parte hartu du 

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek ordezkatu zuen Eusko Jaurlaritza bilera horretan

 

Foro Industrialak atzo eginiko bileran elkarrekin bildu ziren Europako Batzordeko presidenteorde Margrethe Vestager, Barne Merkatuko komisario Thierry Breton, EBko 27 estatu kideetako ordezkariak eta EBko exekutiboak aukeratutako industria-politikako 28 aditu europarrak. Batzarrean Foro Industrialaren 2021-2022 urteetarako lan-ildo nagusiak adostu zituzten: Europako 14 ekosistema industrialen analisi sistematikoa, ekosistema industrial bakoitzarentzako trantsizio-bideak garatzea, EBren menpekotasun estrategikoen analisia, eta mugaz gaindiko inbertsio-premiak nahiz ekosistemen arteko kolaborazio-aukerak identifikatzea. Era berean, Foro Industrialeko kideek lehen eskutik ezagutu zituzten1 turismoaren ekosistemako trantsizio-bideen eszenatoki desberdinak.  SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek ordezkatu zuen Eusko Jaurlaritza bilera horretan.

 

2020ko martxoaren 10ean, Europako Batzordeak bere estrategia industrialaren oinarriak ezarri zituen, helburutzat hartuz trantsizio bikoitza (ekologikoa eta digitala) bultzatzea, EBren lehiakortasun industriala sendotzea mundu mailan, eta Europako autonomia estrategiko irekia hobetzea. Estrategia industrial berria aurkeztu eta biharamunean, Osasunaren Munduko Erakundeak COVID-19aren pandemia deklaratu zuen.

 

Harrezkero, eta 2021eko maiatzaren 5era arte, Europako Batzordea lanean aritu da Estrategia Industrialaren bertsio berri bat garatzeko, hasieran finkatutako helburuak indartzen dituena eta lan-unitate gisa ekosistema industrialaren kontzeptua ezartzen duena. Hala, 14 ekosistema aukeratu dira, zeintzuek Europako jarduera industrialaren %80 biltzen baitute.

 

Estrategiaren eguneratze-aldi horretan, Europako Batzordeak aholkularitza-batzorde bat sortu du Estatu kideetako ordezkariekin, enpresa-elkarte desberdinetako ordezkariekin eta 14 ekosistema industrialetako solaskide sozialekin. SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek  Vanguard Initiative2 ekimenaren ordezkari bezala parte hartzen du foro horretan. Vanguard Initiative elkarteak Europako eskualde industrializatuenetako 39 biltzen ditu.

 

Foroa 2021eko otsailean sortu zenetik, SPRIk (Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunean duen ordezkaritzak lagundurik) bere hondar aletxoa jarri du Europako estrategia industriala eguneratzeko; izan ere, eskualde mailako garapenaren osagaia txertatu dio, osagai oso garrantzitsua tresnak enpresa-sarearen errealitatera eramateko eta sare horren ezagutza Europako erabaki estrategikoetaraino eskalatzeko.

 

Atzo –ekainaren 29an— egindako bileran, Europako Batzordeak proposatu zuen lau lan-mahai sortzea Foro Industrialaren barruan:

– Europako 14 ekosistema industrialen analisi sistematikoa. Lantalde honek errendimenduaren adierazle garrantzitsuenak definitzen lagunduko du bilakaera ekonomikoa aztertzeko eta ekosistema bakoitzak lortu dituen aurrerapenak gainbegiratzeko (lehiakortasunean, trantsizio ekologiko eta digital bikoitzean, merkatu bakarreko integrazioan eta erresilientzia ekonomikoan lortu direnak).

– Ekosistema industrial bakoitzerako trantsizio-bideak garatzeko laguntza. Lantalde honek jarduera-eredu komun bat garatuko du datozen hilabeteetan, haren bidez ziurtatzeko ekosistema industrialak aurrerantz doazela eredu jasangarri, digital eta erresiliente baterantz, ekosistema bakoitzaren erronken arabera.

– EBren menpekotasun estrategikoen analisirako laguntza. Lantalde honek aztergai izango du atzerriko hornitzaileekiko menpekotasuna 137 produktu sentikorren kasuan, bai eta menpekotasun horrek ekosistema industrial jakin batzuetan duen inpaktua.

– Mugaz gaindiko eta ekosistemen arteko inbertsio-premien eta lankidetza-aukeren identifikazioa.

 

Oyonek adierazle garrantzitsuenei buruzko gomendio batzuk eman zituen bileran, eta proposatu zuen I+Gko inbertsio publiko nahiz pribatuko neurriak hartzea ekosistema bakoitzean, eta pertsonen jarduerekin erlazionatuta dauden eta genero bereizle diren adierazleak sartzea genero-berdintasunaren aldeko neurriak bultzatzeko ingurune industrialean. Orobat esan zuen Vanguard Initiative elkartearen asmoa dela lantalde guztietan parte hartzea, eta bere babesa eman zion Fabrikazio Aurreratuari buruzko lantalde bat sortzeko proposamenari, elementu horizontal eta komuna delako ekosistema industrial guztietan.

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.