Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 urria, 2018 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren mugikortasun arloko potentzialitatea erakutsiko du GoMobility azokan

Zabalik dago epea izena emateko azaroaren amaieran Irungo Ficoban egingo den azokan

 

Zabalik dago epea izena emateko azaroaren amaieran Irungo Ficoban egingo den azokan

 

Azaroan Eusko Jaurlaritzak  GoMobility Azokan erakutsiko du nolako potentziala duen Euskadik mugikortasunaren eta mugikortasun elektrikoaren esparruetan. 200dik gora metro koadroko stand batekin parte hartuko du, zeinetan Euskadi-Basque Country markaren aterkipean egongo diren Energiaren Euskal Erakundea (EVE), Euskotren, ETS eta  SPRI Taldeko BIND 4.0 azaleragailuan parte hartzen duten startupak.

 

GoMobility, Mugikortasun Jasangarriaren eta Energia-biltegiratzearen Industriako Europa Hegoaldeko lehenengo azoka, Irungo Ficoban egingo da azaroaren 27 eta 28an, eta bertan izango da Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua.

 

Azoka horretan sektoreko punta-puntako enpresek zuzenean aurkeztuko dute mugikortasun jasangarri eta energia-biltegiratze arloko produktu, zerbitzu eta soluzioen eskaintza, eta baita ere horiek martxan jartzeko osagai, teknologia eta azpiegiturak, zeintzuen bidez erraztuko baita etorkizuneko mugikortasuneranzko trantsizioa.

 

Egitarauan hainbat jarduera programatu dira, hala nola hauek: Exhibitor’s Corner, erakusleen soluzio eta proposamenak zehatz-mehatz ezagutzeko gunea; City Market Place, mugikortasun jasangarriaren inguruko proiektu eta erronkak partekatuko dituzten Europako hirien bilgunea; European Poster Area, Europar Batzordeak finantzatutako mugikortasun jasangarriko proiektuen gunea, edo kanpoaldean kokatuko den Test gunea, martxan dabiltzan ibilgailuak erakusteko.

 

Izen-ematea dohainik da eta zabalik dago sektoreko profesionalentzat kongresuaren webgunean.

 

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak