Eusko Jaurlaritzak martxoan irekiko du enpresetan ikertzaileak kontratatzeko Bikaintek programa
Ekimen horrek 5,6 milioi euroko aurrekontua du, eta I+G-a, lehiakortasuna eta ikertzaileen laneratzea bultzatzen ditu
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek laguntza-programa ireki du, euskal enpresen I+G-a bultzatzeko ikertzaileen kontratazioaren bidez. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako ekimen honek 5,6 milioi euroko aurrekontua du eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, eskaerak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte.
Laguntza hauen bidez doktore-titulua duten pertsonak kontratatu daitezke industria-ikerketako proiektuetan lan egin dezaten edo doktorego-tesia egiten ari diren pertsonak, betiere tesi horrek zerikusia badu industria-ikerketako proiektu batekin. Hala, asmoa da talentua sortzea, I+G-ko proiektuak garatuz EAEko enpresa-inguruneetan. Era berean, bultzada bat emango zaio EAEko industria-ehunaren lehiakortasunari eta nazioartekotze-gaitasunari.
Ekimen honen helburua da doktore-titulua duten pertsonek gida ditzatela euskal enpresen ikerketak, horixe baita ikertzailetzat hartzen diren pertsonentzat nazioartean onartzen den prestakuntza akademikoa.
Industriaren lehiakortasuna bultzatzeaz gain, programa honen helburua da, orobat, ikertzaileen laneratzea sustatzea beren karrera profesionalaren hasieratik. Enpresek ez eze, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileek ere egin ahal izango dituzte ikertzaileen kontratazioak.
Dirulaguntzak proiektuaren kostuaren % 50erainokoak izango dira, urtean gehienez 30.000 euro emango direlarik doktore titulua duen pertsona bakoitzarentzat eta 26.000 euro industria-doktoreentzat. Bikaintek programaren 5,6 milioiko aurrekontutik, 2,6 milioi euro bideratuko dira doktoreen kontrataziora eta beste 3 milioiak industria-doktoreen kontrataziorako izango dira.
Dirulaguntza jasotzeko sinatu behar diren kontratuak bi urte eta lau urte bitartekoak izan behar dira. Bi urtekoak doktore-titulua dutenentzat eta lau urtekoak industria arloko doktorego-tesiak egin behar dituztenentzat. Bestalde, urteko gutxieneko ordainsari gordina (Gizarte Segurantzaren kostuaz gain) 40.000 eurokoa izango da lehenengo multzokoentzat eta 22.000 eurokoa bigarren multzokoentzat.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa