Eusko Jaurlaritzak Osasunberriren apustua nabarmendu du, osasun-industrian 0 km kudeatzearen alde, sortzen ari diren arriskuen aurrean
- Arantxa Tapia sailburuak zoriondu egin ditu ekimen hau sustatu duten 27 euskal erakundeak; izan ere, lankidetza-proiektu handi bat da, non enpresek, teknologia-zentroek eta elkarteek beren esperientzia batzen duten lantaldea osatzeko
- Osasunberrik osasunaren balio-katearen alderdi guztiak hartzen ditu. Berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta ekintzailetza osasunaren zerbitzura
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 27 erakundek, Basque Health Cluster eta ASEBIOrekin batera, OSASUNBERRI aurkeztu dute gaur goizean, 0 km-an osasunaren industrian berrikuntza eta inbertsioa sustatzeko eskualdeen arteko lankidetza-ekimena. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburua izan dira ekitaldian.
Tapia sailburuak ekimenaren garrantzia azpimarratu du; izan ere, bat egitea du helburu kudeaketa hurbil, eraginkor, integral eta jasangarria lortzeko, osasunaren arloan sortzen diren arriskuen aurrean, adibidez, COVID-19ak sortutakoa.
Protagonistak zoriondu ostean, Tapiak gogorarazi du gainditzen ari garen pandemiak bizkortu egin dituela gure ekonomia eta enpresa sareak aurre egin beharreko eraldaketa handiak, lehiakor izaten jarraitu nahi badute. Klima-energia eraldaketaz, eraldaketa teknologiko-digitalaz eta eraldaketa soziosanitarioaz ari gara.
Tapiaren ustez, Osasunberrik, hiru eraldaketetako biri erantzuten die zuzenean: “Gaur elkarlaneko proiektu handi bat aurkezten dugu, non enpresek, zentro teknologikoek eta elkarteek beren esperientzia gehitzen duten, osasunaren balio-katearen alderdi guztiak hartzen dituen lantalde komun bat osatzeko. Berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta ekintzailetza osasunaren zerbitzura “.
Pandemiak lezio asko utzi ditu. Eta, zalantzarik gabe, horietako bat da gizartearen prestakuntzak eta gizartearen gaikuntzak duten balioa, larrialdi-egoeran bere burua hornitzeko.
“Gure etorkizuneko industria-garapenak bereziki erreparatu beharko dio balio-kate berrien birdiseinuari –ziurtatu du Tapiak-; izan ere, coviden krisiak erakutsi digu tokiko hornitzaile baten faltak kate osoa geldiaraz diezagukeela une jakin batzuetan”.
Osasun krisiak aukera handia eman dio osasun industriari. Egia da azken urteotan Eusko Jaurlaritzak hurbiletik begiratzen ziola Basque Health Clusterri, baina pandemia pizgarri handia izan da. “Sektore hasiberria dugula esan dezakegu, oraindik dimentsio txikia duena, baina balio handia emateko gaitasun handia duen sektorea da. Osasunberri adibide bikaina da “, esan du Ekonomiaren Garapeneko sailburuak.
Proiektua bat dator Europarako berreskuratze-planean (Next Generation) jasotako helburu estrategikoekin, eta berrindustrializazioaren alderdiak azpimarratzen ditu, inguruko industria produktiboa suspertzea bilatuz; jasangarritasuna, “Km 0” ikuspegiari esker, ekodiseinua eta ekonomia zirkularrerantz orientatzea, eta digitalizazioa. Konektatutako eta hodeiko produktuak garatzeko lan egingo da, baita Big Data ustiatu eta eHealth bultzatzeko ere.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak deialdi berri bat ireki du euskal enpresa traktoreek mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan jardun dezaten
BIND programaren 10. edizioaren deialdia, SPRI Taldeak kudeatzen duena, martxoaren 31n amaitzen da, eta gaur egun enpresa hauek parte hartzen dute, besteak beste: Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski.

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin